Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2025

📚 Bikoteka Irakurtzen👦👧

📚 Bikoteka Irakurtzen👦👧 Gure eskolan hilabetero ikasleek bikoteka irakurtzen dute. Helburua da elkarri lagunduz irakurketan trebatzea 📖 eta irakurtzeko gogoa piztea. Handienek txikienei laguntzen diete, eta horrela irakurketak giro goxoa eta atsegina sortzen du.

🌿 Aiztondo Txiki 🌿

  Asteartean Aiztondo Txiki ospatu genuen Zizurkilen.  Mendiagain eskolako ikasle eta irakasleek ibilbide eta pista jolasa herrian zehar prestatu zizkiguten.  Beste eskolako haurrekin jolastu, barre egin eta lagun berriak egiteko aukera paregabea izan genuen.  Eguna dibertigarria eta atsegina izan zen eta poz pozik bueltatu ginan denok etxera 🏡.

ZUHATZA 🏝️

 đźŚž Lehen Hezkuntzako ikasleak Zuhatzara joan gara gaua pasatzera, uretako eta lehorreko ekintzak egin ditugu; pedalo, eskalada, surf, arraun...Naturaz inguratuta eta eguraldia lagun, primeran pasa dugu. Barre, abentura eta momentu pila bat izan ditugu. 🌳🤝💚 🎥 Gainera, prestatutako bideo honetan  ikusi ditzakezue egun horietako argazki eta momentu politenak. 📸