Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Robotika lantzen

Hasi gara Scratch bidez robotika programazioaren lehen pausoak ematen. Hemen lehen eguneko saiakera bat ikus dezakezue. Ikaskidetza.org webgunean ikus ahal izango duzue ekimen honi buruzko ideia. Haiei esker Lego Wedo materiala eskolan edukitzeko aukera izan dugu eta lanean jardun. Hainbat eskolak parte hartzen dugu eta twiterren bidez jarrai dezakezue #ikaskidetza1314 edo #epsarea hashtag-a erabiliz sarera igotako video eta argazkiak ikusteko.

Herriko ohiturak landuz...

Aste honetan hainbat guraso eta herritar Adunako ohitura batzuei buruz jardun dira eskolan. Alde batetik, Santa Agedako koplak abestu dira; eta bestetik, Axeri dantzaren historia eta pausoak ikasi dira. Ikasle eta irakasleok asko gozatu eta eskertu dugu guraso eta herritarrek egindako ekarpena. Mila esker Arantxa, Gregorio, Jon Ander, Xabier eta Joxe Mari!!

Zorionak, Ane!!!

 Ane Sarasolak aurtengo Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketako 2. Saria lortu du “Matematika hezurra” ipuinarekin. Zorionak! Ea literatura ibilbide luze baten atarian zauden eta irakurgai eder asko eskaintzen diguzun!
TOPIC-ERA IRTEERA!     OSTIRALEAN TOPIC-ERA JOAN GINEN H.H. 4-5 URTEKOAK ETA L.H.1-2 MAILAKOAK. JARDUERA DIBERTIGARRI ASKO EGIN GENITUEN ; EMANALDIA IKUSI, TXOTXONGILOA EGIN, MUSEOA BISITATU... PRIMERAN PASATU GENUEN.     

IGERABIDEREN BISITA

Urriak 20ean eskolan Juan Kruzen bisita jaso genuen. Gurean arratasalde osoa eman zuen ,eta bai ikasle ,bai irakasle  gozatu ederra hartu genuen. Txikienei zenbait ipuin eta kontu txiki batzuk esan zizkigun.Helduagoei, mitologiari buruzko kontakizunak azaldu zizkigun. Esan, kontu bitxi ugari entzun genuela eta horregatik,diogu bazpare DIRENIK EZ DELA  SINETSI BEHAR; BAINA EZ DIRENIK EZ DELA ESAN  BEHAR. Eskerrikasko Juan Kruz!  

Adunako ikasleak "Esto me suena" irratsaioan!

Kaixo, guztioi! Ez genuen irrati-estudiora bisitarik egin, ez. Baina irratsaioan ikasleen ahotsa entzun zen, eta nola entzun! "Esto me suena" RNE irratiko saioan, ostiral arratsaldeetan, matematikari tarte bat eskaintzen zaio. Bertan, Jose María Letona matematikariak ( Miguel de Guzmán pentsamendu matematikoko eskolako zuzendaria) entzulegoari matematikarekin zer ikusia duen erronka plazaratzen du, eta entzulegoak erantzungailu automatikoan uzten du erantzuna. Guk desafioa eduki, eta gelan lantzea pentsatu genuen. Honela, hor aritu ginen eztabaidatzen, txanponak botatzen, datuak aztertzen... matematika lantzen! Azkenean, ondorio batzuetara iritsi eta mezua irratsaiora bidaltzea erabaki genuen.  Hara non sorpresa, saioa entzutekoan irabazlean zeitzuk izan diren aditzera eman dutenean! Adunako Ikasleak! Hau poza!! Hemen duzue tarte hori entzuteko aukera, saio osoatik ateratako pasartea. Goza ezazue! Aupa, ikasleak! eta segi horrela!!! Saio osoa entzun nahi baduzue...

SAGAR BILKETA

ASTELEHENEAN SAGARRAK BILDU  GENITUEN. 3,4 ETA 5 URTEKOAK JOAN GINEN.    SAGARRAK NOLA BILTZEN DIREN IRAKATSI ZIGUN LUISEK. GAUZA ASKO IKASI GENITUEN.                                                                                 ESKERRIKASKO LUIS!!!