Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Jaialdia 2015

Larunbat goizean, eguraldia lagun izan genuela, eskolako jaialdia ospatu genuen. Maila guztietako ikasleek dantza, abesti eta bertso zoragarriak azaldu zizkiguten. Bazkaltzeko orduan ere anbiente ederra eduki genuen: Bingoa, Mus txapelketa eta bukatzeko gurasoekin dantza guztiak errepikatu genituelarik. Han ginen denok, ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, gurasoak, aiton-amonak,... ZE ONDO PASA GENUEN!!!

Gure frontoiaren maketa

Hiruhilabete honetan frontoiaren maketa egin dugu. Lan honekin hainbat lan burutu ditugu, batez ere matematikaren inguruan, eta zehazki, geometria lantzen. Estimazioak, eskalak, neurketak, proportzionaltasuna, orientazioa, gorputz geonetrikoak, perimetro eta azalerak... Gustura aritu gara. Gainera, eguerditan ere maketaren eraikuntzan jarraitzeko aukera izan dugu, eta nahi izan duenak eskolako ateak irekita eduki ditu lana sakontzeko. Azkenean, oporrak gainean ditugula, bukatzea lortu dugu. Ikus ezazue lanaren prozesua!

ERREZETAK

Adunako eskolan 2. hiruhilabetekoan errezetak landu ditugu eta ikasleek eginiko errezeta goxo hauek dituzue ikusgai liburu honetan.