Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Aio 2018!

2018 urte hau bukatzear dagoenean, gure zorion agurrik beroena helarazi nahi dizuegu.  Eguberri on, eta urte berri ondo hasi! 

San Tomas eguna

Urtea talo janaz bukatu dugu, San Tomas eguna ospatuaz. Herri hau berezi egiten duen auzolanari esker aurrera atera dugu talojana. Ikasleak gustora, gurasoak nola ez! MIla mila esker parte hartu duzuen guztioi

Oharra

Berritsu irratia zuzenean! Bihar, abenduak 19, arratsaldeko 14:45etatik aurrera Berritsuren urteko azken emanaldia izango dugu, zuzen-zuzenean!!  Beti bezala gonbidatuak zaudete entzun eta parte hartzera!!!

San Tomas eguna!

BABARRUN JANA

Abenduak 3an babarrun jana egin genuen.Bertako babarrunak, bertan aletuta eta elkartean goxo goxo prestatuta. Primerako eguna pasa genuen.Bapo jan ondoren, herri kiroletan ibili ginen eta Ahobizi eta Belarriprest kanta ere dantzatu genuen.

Robotika- mailua (2)

Oraingoan, talde baten prozesua duzue hau. Hasieran, emandako erronkaren baldintza bati erantzuna ematen dion bideoa duzue: legorekin eta engranajeekin mailu bat egin dute eta martxan dabil. Baina, erronka zera da: engranajeekin mailu bat egitea. Eta ahal den xinpleena. Hemen bigarren bideo, erronkari eta buruko engranajeei buelta batzuk eman eta gero,  ateratako mailua.