Saltatu eta joan eduki nagusira

Makinita eguna

Pasa den ostegunean, makinita eguna ospatu genuen eskolan. Ikasleek hainbat makinita ekarri zuten: psp, Nintendo DS, Playstation, Wii... Oso dibertigarria izan zen eta oso gustura egon ginen.
Goizean goiz, makiniten erabilerari buruz solasalditxo bat ere izan genuen. Erabileraren onurak eta kalteak aztertu genituen,eta eskolan egindako inkestatxo baten emaitzak ere aztertu genituen. Makiniten eboluzioari buruzko bideoa asko gustatu zitzaigun!

Hemen ikus ditzakezue egun horretan ateratako hainbat argazki.

Iruzkinak

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

KEZKAMUXELAK

GURE PANPINTXO MAITAGARRIAK.

BERRITSU IRRATIA 4. emanaldia

Ugaitz, Eneko, Markel, Aiora, Asier, Peru C., Irati, Denis, Eñaut, Amaia eta Peru Sarasola izan dira 4. irratsaioa prestatu dutenak. Gure artera Miguel Angel Irazabalbeitia gure eskola egin zuen arkitektoa gonbidatu dugu. Elkarrizketaz gain beste hainbat txoko gustagarri ere izan ditugu: Eskolako zipriztinak, diskoen eskaintza, English corner, txisteak eta lehiaketa. Oso polita atera zaigu eta disfrutatu gure Berritsu irratiarekin!!!

BERRITSU IRRATIA 5. emanaldia

Bihar euskararen eguna da, eta gaurko irratsaioan aipamen berezia eman diogu euskarari. Gaurkoan Janne Haba eta Monika Sanchez gurasoak elkarrizketatu ditugu eta oso gustura egon gara beraiekin berriketan. Mila esker gure irratira etortzeagatik!!! Julen, Izar, Nahia, Jakes, Joanes, Izaro, Amaia, Aiert, Jone eta Peru izan dira irratsaio hau prestatu duten artistak. Oso polita atera zaigula uste dugu. Ea gustatzen zaizuen?