Saltatu eta joan eduki nagusira

Eskola txikien festak 25 urte betetzen ditu

Eskola txikien festa dela eta, abesti hau ezagutzera eman nahi dugu. Entzun eta letra irakurtzeko aukera duzu.
(Doinua, "Eguzkiak urtzen du goian")
Muzicons.com
Eguzkiak nahastu ahala
egunsentiko aidea
pauso txikitan egiten dugu
eskolarako bidea.
Herri bizitzak, plaza giroak,
eskola du zutabea
zein den luzea mende laurdena
jolas soinurik gabea.
Desberdinen artean eraikiz
jakintza ta ondarea
herrizherri era auzoz auzo
har dezagun adorea
"bakoitzak berea urratuaz
denon artean geurea"
bizirauteko indarra dugu
geronen baitan gordea.

JEXUX MARI IRAZU MUÑOA

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.

Jaialdia 2016 (2. emanaldia)

Larunbatean, jaialdia ospatu genuen. Maila guztietako ikasleak bertsoak, abestiak eta antzerkiak eskaini zizkiguten. Bazkaltzeko orduan ere anbiente ederra eduki genuen: Hasteko agurrarekin hasi ginen eta aurresku hunkigarri bat prestatu zuten guraso elkartekoek eta bazkaldu ondoren karaoke errezitaldia egon zen. Egun polita pasa genuen elkarrekin! ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, gurasoak, aitona-amonak,...