Saltatu eta joan eduki nagusira

MAKINA SINPLEAK

        POLEAK

Jarraian duzuen esperimentua, L.H.-ko 1, 2 eta 3. mailako ikasleekin burutu dugu: Eman dezagun, hondarrez betetako ontzi bat 1´5 metrotara jaso nahi dugula. Ezingo genuke lan hori gure besoez baliatuz egin; besoa okertzean, ontzia gure sorbalden parean geratuko litzateke eta guk, gure buruaren pareraino igo nahiko genuke gutxi gora behera. Guzti hau ulertzeko, esperimentatu dugu: irakasleak galderak egin eta ikasleak beraien hipotesiak azaldu dituzte. Bukaeran ondorio batetara iritsiaz.

-Zer egin dezakegu?

*Hasteko altuera batetara igo ziren ikasleak, ontzia soka batekin lotu eta gorantz tira eginez.



Esku bakarra edo biak erabiliaz ere, kuboak asko pisatzen zuen. Gehienez, beraien eskuen pareraino besterik igotzea zela posible ikusi zuten.

*Beste modu bat probatu genuen:
Ontzia barandila baten azpian ipini eta soka barandilaren gainetik pasa genuen. Sokatik beruntz tira eginez, hondarrez betetako ontzia igo zuten.


-Ondorioa:
Errezagoa da orain ontzia igotzea? Polea batek egiten duen lana egiaztatu zuten eta modu honetan, ontzia jasotzea errazagoa zela konturatu ziren.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.