Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: ekaina, 2012
Bukatu da ikasturtea eta horrekin batera ere bukatu da Adunako eskolan egon garen irakasle batzuentzat berriro Adunan egoteko aukera. Jakin, esperientzia oso polita izan dela guretzako eta oso gustora sentitu garela. Eskerrak eman nahi dizkizuegu, bai irakas taldeari, gursoei eta nola ez egunero egunero zoriontsu egin gaituzten ikasle talde jatorrari!! Muxu haundi bana eta ongi izan!! Juanma, Ainara, Eider, Aiheko, Izaskun eta Amaia.
Gaur Alkizako eskolara joan gara Albiztur-eko lagunekin eta antzerki polit bat eskeini digute. Oso gustora ibili gara, hamaiketako goxoa eman digute eta denak elkarrekin giro politean, parkean jolastu dugu. 

Eusko gelako proiektua

Kaixo, denoi! Aurtengo ikasturtean, iaz bezala, proiektu baten inguruan landu ditugu arlo desberdinak: matematika, hizkuntzak, ingurune... Eskolako atarian proiektuaren emaitza ikus dezakezue eskolako maketa. Aurten, Hernani institutuko ikasle batzuekin harremanetan jarri gara proiektuaren zati bat elkar lanean egiteko: zirkuitu elektrikoak (eraikuntza barrukoa eta kanpokoa, LDR-a duena). Ikus ezazue lanaren prozesuaren bideoa eta egindako lanaren txostena, ea zer iruditzen zaizuen... Ikusitakoaren komentarioak eskertuko genituzke!!! Eskolako maketaren azterketa Publish at Calaméo or browse others.

Gurasoen emanaldiko bideoak

Kaixo, familiak! Jada egun batzuk pasa badira ere, adierazi nahi dizuegu gurasoen emanaldiko bideoak eskolako atariko gurasoen gune pribatutik ikus eta gorde egin ahal izango dituzuela. Dena den, atal hori sortzen eta konfiguratzen ari gara, eta ahalik eta azkarren prest edukitzea espero dugu. Gogoratu horretarako erabiltzaile eta pasahitz bat behar duzuela eta ataritik bertatik eska daitekela. Hona hemen adibidetxo bat...
Pasaden Ostiralean, Zarautzera egin genuen irteera. L.H.-ko ikasleak surf ikastaroa egin zuten eta H.H.-ko ikasleak berriz, hondartzan uretan freskatu ziren. Ez zuten hotz handirik pasa!! ez zirudien behintzat!! Ondoren, parke batean bazkaldu genuen eta dordoka eta ahateak ikusi genituen. Oso ondo pasa genuen!!
Gaur, Haur Hezkuntzako ikasleak, herriko liburutegira joan gara. Bertako arduradunak liburutegiko arauak gogorarazi dizkigu eta ipuin bat kontatu digu. Gure gustoko ipuinak ikusteko aukera ere izan dugu.  
Aiztondoko herriek, horien artean Adunak, El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearekin dute anaieratzea. Hori dela eta pasaden astean El Salvadorreko 2 irakasleren bisita izan genuen eskolan. Ongi etorri politta egin nahirik abesti eta olerki politak eskeini genizkien 2, 3, 4 eta 5 urtetako ikasleak!!