Saltatu eta joan eduki nagusira
Bukatu da ikasturtea eta horrekin batera ere bukatu da Adunako eskolan egon garen irakasle batzuentzat berriro Adunan egoteko aukera. Jakin, esperientzia oso polita izan dela guretzako eta oso gustora sentitu garela. Eskerrak eman nahi dizkizuegu, bai irakas taldeari, gursoei eta nola ez egunero egunero zoriontsu egin gaituzten ikasle talde jatorrari!! Muxu haundi bana eta ongi izan!! Juanma, Ainara, Eider, Aiheko, Izaskun eta Amaia.

Iruzkinak

  1. NI ETA NIRE FAMILIA ERE OSO GUSTORA EGON GARA ZUEKIN, EGIA ESAN EZ ZAITUZTEGU AZTUKO GUEN ARTEKO HARREMANAGATIK, ETA GURE UMEAK ZER GUSTORA EGON DIREN ZUEKIN.

    ESKERRIKASKO ETA MUXU HAUNDI BANA.

    ErantzunEzabatu
  2. GU ERE OSO GUSTURA EGON GARA!! INOIZ EZ ZAITUZTET AHAZTUKO!!
    OSO ESPERIENTZIA POLITTA IZAN DA!!

    MUXU HANDI BAT!!

    ErantzunEzabatu
  3. OSO GUSTURA EGON NAIZ ZUEKIN!EZ ZAITUZTEK AHAZTUKO!

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Ikasturte amaierako jaialdia🎊🥳

Ekainaren 14an ospatu genuen gure eskola komunitatearen ikasturte amaierako jaialdia, eta benetan egun berezia izan zen guztiontzat. Urte osoan zehar egindako lanaren ostean, momentua iritsi zen elkarrekin ospatzeko eta 6. mailako ikasleei agur hunkigarria egiteko. Goizean, jaialdia jolasekin hasi genuen frontoian. Ondoren, ikasleen eta familien aurrean agurra egiteko unea heldu zen. 6. mailako ikasleek eskolari agur esateko une berezia izan zuten ere. Sorpresa berezi bat prestatu ziguten: Saturday Night abestia dantzatu zuten, eta denok txaloka eta animatzen aritu ginen.💃🕺 Eguna borobiltzeko, bazkari goxoa izan genuen eta jai giro aparta izan zen. Bingoa, apustua, musika... girotu zuten arratsaldea.🎤 Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta bereziki 6. mailakoei, zorte on etapa berrian!