Saltatu eta joan eduki nagusira

Eskola, laborategi...


Hiruhileko honetan zehar, eskolako ikasle eta irakasle guztiak ikerlari bihurtu gara. Zientziaren ikuspuntutik gauzen zergatia aztertzen gabiltza eta horretarako ekintza pilo bat burutu ditugu.

 Ziklo guztietako ikasle eta irakasleak aritu gara esperimentuak egiten: elektrizitatearen inguruan, magnetismoaren inguruan , erreakzio kimikoak aztertuz eta ulertuz, presioa zer den ezagutuz…

 Gorputza ere aztertu da maila guztietan. Horretarako bestelako esperimentuak egin, eta mikroskopioa eta bestelako aparatuak eta abar erabili dugu; eta, Mertxe Badiolari esker, era guztietako laginak eta gizaki ehun desberdinak aztertu ditugu  (zelulak ikusiz, egitura aztertuz, genetikari buruz ikasiz...) .


Azken honek ere Lego Wedo materialarekin  (Ikaskidetza ekimenari esker erabiltzen ari garena) saio berezi bat eskaini zigun, pilo bat eskertu duguna, eta hainbat ordenadore bidezko programazio eredu desberdinak erakutsi zizkigun. Eta horrekin lotuta, 3. Zikloko ikasleek udaletxeko maketa eraikitzen ari dira, eta errobotika lantzen. Izan ere, igogailua programatuta daukate, eta 3D inpresora batean sortzeko asmoa dago.

Baina Lego Wedo eta Scratch ez gara horretarako soilik erabiltzen ari. Beste hainbat kontzeptu lantzeko erebai, hala nola: abiadura angeluarraren oinarrizko kontzeptua, engranajeen funtzionamendua eta transmisioa…
 
 

Ikus daitekenez, ekintza pilo bat burutu ditugu, eta laster ateak irekiko ditugu ikasi duguna gurasoei eskaintzeko esperimentu ekitaldi batean.

 


Laster arte!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.

Jaialdia 2016 (2. emanaldia)

Larunbatean, jaialdia ospatu genuen. Maila guztietako ikasleak bertsoak, abestiak eta antzerkiak eskaini zizkiguten. Bazkaltzeko orduan ere anbiente ederra eduki genuen: Hasteko agurrarekin hasi ginen eta aurresku hunkigarri bat prestatu zuten guraso elkartekoek eta bazkaldu ondoren karaoke errezitaldia egon zen. Egun polita pasa genuen elkarrekin! ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, gurasoak, aitona-amonak,...