Saltatu eta joan eduki nagusira

BA AL DAKIZU NOLA DEITZEN DIREN?

AURREKO ARRATSALDEAN HONAKO FRUITU HAUEK BILDU GENITUEN; GAZTAINAK ETA INTXAURRAK. JAKINGO AL ZENUKE ESATEN NOLA IZENA DUTEN FRUITU HAUEN KANPOKO AZALEK?
 HURRENGO ASTEAN ERANTZUNAK EMANGO DIZKIZUGU.
 
KAIXO LAGUNOK:
AURREKO ASTEAN AGINDU BEZALA, HEMENTXE GAUDE ERANTZUNAK EMATEKO PREST!
GAZTAINARENA MORKOTSA DA ETA INTXAURRARENA ZOKOTENA.
GOZATU UDAZKENEAN FRUITU GOXO HAUEKIN!


Iruzkinak

  1. Gaztainaren etxetxoak "Morkotxa", baina intxaurrarenak ez dakit.

    ErantzunEzabatu
  2. Guk aurten ikasi dugunez, badakizkigu.....Tori erantzuna:

    Gaztainarenak MORKOTXA
    Intxaurrarenak:ZOKOTENA

    ErantzunEzabatu
  3. Ze politak diren 2 hitz hoiek MORKOTXA eta ZOKOTENA, segi horrela Karramarro gela, guk ere zuekin batera ikasten dugu.
    Mil esker!

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.

Jaialdia 2016 (2. emanaldia)

Larunbatean, jaialdia ospatu genuen. Maila guztietako ikasleak bertsoak, abestiak eta antzerkiak eskaini zizkiguten. Bazkaltzeko orduan ere anbiente ederra eduki genuen: Hasteko agurrarekin hasi ginen eta aurresku hunkigarri bat prestatu zuten guraso elkartekoek eta bazkaldu ondoren karaoke errezitaldia egon zen. Egun polita pasa genuen elkarrekin! ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, gurasoak, aitona-amonak,...