Hona hemen Arrain gelako ikasleek hiru hilabete honetan egindako komikia.
Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek programan parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!!
Arrain gelako ikasleak artista batzuk eginak zaudete. Asko gustatu zait zuen komikia; Beothuk itsasuntzia, egazkina, Mikmak buruzagia, baleari barkamena eskatzen... kar,kar,kar... Zorionak eta jarraitu horrela!!!
ErantzunEzabatu