Zetarrak, hortxe ditugu!Ikaraturik ibili gara ea mugitzen ote ziren, jaten ote zuten, baina tira hortxe daude! Bizitokiz ere aldatu ditugu, kartoizko kutxa batean sartu ditugu; hala egon behar omen dute eta !Ahalik eta ondoen zaintzen jarraituko dugu!!!
Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek programan parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!!
Oso ondo, jarraitu horrela!!!
ErantzunEzabatu