Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: ekaina, 2015

Jaialdia 2015

Larunbat goizean, eguraldia lagun izan genuela, eskolako jaialdia ospatu genuen. Maila guztietako ikasleek dantza, abesti eta bertso zoragarriak azaldu zizkiguten. Bazkaltzeko orduan ere anbiente ederra eduki genuen: Bingoa, Mus txapelketa eta bukatzeko gurasoekin dantza guztiak errepikatu genituelarik. Han ginen denok, ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, gurasoak, aiton-amonak,... ZE ONDO PASA GENUEN!!!

Gure frontoiaren maketa

Hiruhilabete honetan frontoiaren maketa egin dugu. Lan honekin hainbat lan burutu ditugu, batez ere matematikaren inguruan, eta zehazki, geometria lantzen. Estimazioak, eskalak, neurketak, proportzionaltasuna, orientazioa, gorputz geonetrikoak, perimetro eta azalerak... Gustura aritu gara. Gainera, eguerditan ere maketaren eraikuntzan jarraitzeko aukera izan dugu, eta nahi izan duenak eskolako ateak irekita eduki ditu lana sakontzeko. Azkenean, oporrak gainean ditugula, bukatzea lortu dugu. Ikus ezazue lanaren prozesua!

My robot Maria

My robot has got one big head, one small and blue nose and one mouth. Six green arms, thirty-six fingers, four blue legs, four grey toes, yellow hair, two brown eyes, purple body and My robot is a princess.  By: Irati Tejeria

Bizikletan irteera

3., 4., 5. Eta 6. Mailakoak eskolatik atera eta Anoetara bizikletaz joan gara. Eguraldiak lagundu digu euria ez bai digu egin. Eskupilotan jolastu eta izozki bat ere jan dugu. Beraz, EGUN BOROBILA izan da.  Ikusi, ikusi ze argazki politak!!!

Gabiriako Eskola Txikien festa

Aurtengo Eskola Txikietako Festa gainean dugula eta hona hemen Gabirikoek eginiko bideo klipa.

Bizikletan Leitzara egun-pasa

Igandean 10:00etan eskolako ikasleak gurasoekin bizikletak hartu eta Adunatik, Leitzaran errepidetik, Leitzara joan ziren. 12:00etan Arkaitzek prestatu zuen paella arbolen itzalpean gustura jan ondoren, errekan freskatu, indar berritu, eta Adunara bueltatu ziren bizikletan. Egun ederra pasa zuten!!!

Pinotxo tximeleta jaio da

Gaur astelehena krisalidatik atera da eta poz handia eman digu Pinotxo tximeleta ikustea. Irrikitan  geunden nolakoa izango zen jakiteko, eta argazkian ikusten duzuen bezala, elurra bezain zuria da gure Pinotxo tximeleta. Ea noiz hasten zaigun hegan!!!

Surf eguna Zarautzen

Egun ederra eduki genuen  Zarautzeko Surf egunean. Urtero bezala aurten ere oso ondo pasa genuen. Ilusio handiarekin joan ginen eta bertako argazkiak ikusi nahi ezkero hiru argazki bideo muntai hauek ikusi ditzakezue.

Alkizara irteera

Gaur eskolako ikasle guztiak Berrobikoekin batera Alkizara joan gara emanaldia eskaini eta Alkizako ikasleek prestatutakoa ikustera. Adunakook kanta eta dantzak eskaini dizkiegu eta Alkizakoen sukaldaritzaren inguruko kanta eta bideo politak ikusteko aukera izan dugu. Emanaldia bukatutakoan elkarrekin jolasten egon gara eta tripa bete dugu. Eskerrik asko palmera goxoengatik! 

Euskal Eskola Publikoa

Ekainaren 7an Elgoibarren ospatuko den 24.Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren abestia. Hona hemen bideoklipa: http://www.euskaleskolapublikoarenjaia.eus/

Agenda 21

Aurten landu beharreko gaia mugikortasuna izan da eta gaur saio berezi bat izan dugu mugikortasunari buruzko txartel batzuk prestatu eta banatzeko. Saioaren bukaeran udaletxera joan gara herrian egindako berrikuntzak ezagutzera. Hona hemen egun hontako argazki batzuk. AGENDA 21