Saltatu eta joan eduki nagusira

Bizikletan Leitzara egun-pasa

Igandean 10:00etan eskolako ikasleak gurasoekin bizikletak hartu eta Adunatik, Leitzaran errepidetik, Leitzara joan ziren.
12:00etan Arkaitzek prestatu zuen paella arbolen itzalpean gustura jan ondoren, errekan freskatu, indar berritu, eta Adunara bueltatu ziren bizikletan.
Egun ederra pasa zuten!!!

Iruzkinak

  1. ala zoragarria egun ederra pasa gendun ta umiak errekan zoragarri.aupa zuek

    ErantzunEzabatu
  2. Earki pasa genuen berriz errepikatzeko moduan Lohitzunek ere buelta oso ondo eginda
    Lohitzunen txapeldun

    ErantzunEzabatu
  3. Errepikatzeko modukoa, bai. Eguraldia primerakoa izan zen, eta giroa paregabea.
    Zorionak antolatzaileei, eta animoak parte-hartzaileei!

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.