Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2015

Neska ala mutila?

Umea jaio aurretik haurdunari galdetzen diogu neska ala mutila izango duen. Zergatik hori? Garrantzitsua al da? Gure barnean zerbaitek esaten digu jakin behar dugula eta horrela, konturatu gabe, hitz egiteko era aldatzen dugu. Umeekin erabiltzen ditugun doinua, ahotsa, hitzak... desberdinak dira. Bestela, hemendik aurrera fijatu zaitezte eta ikusiko duzue. Hona hemen horri buruzko bideo interesgarria.

ATARIA IRRATIA ADUNAN

Ostiralean, Ataria irratiko lagunak Adunako plazan izango ditugu, zuzeneko irratsaioa egiten.Herritar guztiak zaudete gonbidatuak, eta noski, guk ere bertan parte hartuko dugu.Gu praktikatzen hasiko gara, laister eskolako irratia martxan jarriko dugu eta!!!!!!!Entzun eta gozatu.

ARTEKANIKAREN BIDEA

TAILERRETAN ARTELAN BIKAINA EGIN DUGU, ETA TUTUEKIN KANIKENTZAT BIDEA EGITEA BURURATU ZAIGU. IBILDIDE EGOKI BAT EGITEKO PROBA ASKO EGIN BEHAR IZAN DITUGU. EZ PENTSA, TRABAK ERE TOPATU DITUGU BAINA GAINDITU DITUGU. KANIKAK ERORTZEKO TUTUAK INKLINATUTA JARRI BEHAR IZAN DITUGU, BESTELA BERTAN GERATZEN DIRA. ARTEKANIKAREN BIDEA from adunaikastetxea on Vimeo .

Zuhaitzak kimatzen

Aste honetan gure eskola ondoko zuhaitzak kimatu dituzte eta jolasgaraia aprobetxatu dugu langileak lan eta lan ikusteko. Makina handiak oso erakargarriak dira guretzat! Udazkena hemen da!

Barnetegia Urretxun

Kaixo, denoi!  Lehengo astean, Urretxuko Santa Barbara barnetegira joan ginen lo egitera. Lehenengo egunean, langileen ibilbide ezagutu genuen. Chillidak haizearen orrazea egin zuen lekua ikusi genuen eta burdina nola lantzen zuten ere bai, jarraian bazkaltzera joan ginen eta bazkaldu eta gero orientazio jokoak egin genituen. 60. hamarkadako etxetxe bizitza bat eta eskola bat bisitatu genituen.  Bigarren egunean, eskolako Lh 1go, 2. eta 3.ekoekin batera, Mirandaolako burdindegia eta burdinaren museoa ere ikusi genituen. Alkizako eta Berrobiko ikasle eta irakasleak ere gure artean egon ziren. Bertan, txistorra pintxoa jateko aukera ere izan genuen. Hiru garren egunean, Berriz, Santa Barbaran, paper birziklatuaren tailerra egin genuen. Oso politak atera zitzaizkigun! Oso ondo pasa genuen eta berriro errepikatuko genuke. Hona hemen argazki batzuk...

Scratch tutorizatua

3. mailakoak etorri dira nagusien gelara Scratch programarekin mugimendua lantzera. Asko gustatu zaie, eta gustura ibili dira. Zailtasun batzuk eduki baditugu ere, lortu dugu katuak mugimendu desberdinak egitea.

Eureka zientzia museoa

Gaur 9:30etan autobusa hartu eta eureka, zientzia museora joan gara. Hiruhileko honetan mugimendua lantzen ari garela eta hainbat gauza ikusi eta ikasi ditugu. Mundua hiru materiez beterik dagoela: likidoak, solidoak eta gasak. Tailerretan esperimentu interesgarriak ere egin ditugu. Bertan egon garenok etxean kontatuko dugu eta eskolara itzultzean nagusienei guk egingo dizkiegu ikasitako esperimentuak. Egun polita pasa dugu elkar jolas eta ikasten.

OHARRA (SOS Arrazakeriaren elkarteak)

Urtero bezala aurten ere SOS Arrazakeriarekin elkarlanean “Bizilagunak, aldameneko familia” proiektuan datorren azaroak 22an ospatuko den bazkarietan, parte hartu nahi duten familiak topatzen dabiltza. Zuen erakundetan jatorri ezberdinetako familiak elkar ezagutzeko aukera aproposa delakoan daude, aurreko urtetan parte hartu dutenek horrela adierazi bait dute (ikusi 2014 ospatutako bazkarien bideoa).