Saltatu eta joan eduki nagusira

Barnetegia Urretxun

Kaixo, denoi! 
Lehengo astean, Urretxuko Santa Barbara barnetegira joan ginen lo egitera.
Lehenengo egunean, langileen ibilbide ezagutu genuen. Chillidak haizearen orrazea egin zuen lekua ikusi genuen eta burdina nola lantzen zuten ere bai, jarraian bazkaltzera joan ginen eta bazkaldu eta gero orientazio jokoak egin genituen. 60. hamarkadako etxetxe bizitza bat eta eskola bat bisitatu genituen. 
Bigarren egunean, eskolako Lh 1go, 2. eta 3.ekoekin batera, Mirandaolako burdindegia eta burdinaren museoa ere ikusi genituen. Alkizako eta Berrobiko ikasle eta irakasleak ere gure artean egon ziren. Bertan, txistorra pintxoa jateko aukera ere izan genuen.
Hiru garren egunean, Berriz, Santa Barbaran, paper birziklatuaren tailerra egin genuen. Oso politak atera zitzaizkigun! Oso ondo pasa genuen eta berriro errepikatuko genuke. Hona hemen argazki batzuk...

Iruzkinak

  1. Uh Uh!!! Non dira argazkiak???

    ErantzunEzabatu
  2. Oso irteera interesgarria, toki asko bisitatu dituzue eta gainera garai bateko bizimodura hurbiltzeko aukera izan duzue.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.

Jaialdia 2016 (2. emanaldia)

Larunbatean, jaialdia ospatu genuen. Maila guztietako ikasleak bertsoak, abestiak eta antzerkiak eskaini zizkiguten. Bazkaltzeko orduan ere anbiente ederra eduki genuen: Hasteko agurrarekin hasi ginen eta aurresku hunkigarri bat prestatu zuten guraso elkartekoek eta bazkaldu ondoren karaoke errezitaldia egon zen. Egun polita pasa genuen elkarrekin! ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, gurasoak, aitona-amonak,...