Bigarrengo hiruhilabetean albistea gaia landu dugunez, aldizkari interesgarri hau osatu dugu denon artean. Ea zer iruditzen zaizuen?
Laster paperean ere ikusgai egongo da.
Ekainaren 14an ospatu genuen gure eskola komunitatearen ikasturte amaierako jaialdia, eta benetan egun berezia izan zen guztiontzat. Urte osoan zehar egindako lanaren ostean, momentua iritsi zen elkarrekin ospatzeko eta 6. mailako ikasleei agur hunkigarria egiteko. Goizean, jaialdia jolasekin hasi genuen frontoian. Ondoren, ikasleen eta familien aurrean agurra egiteko unea heldu zen. 6. mailako ikasleek eskolari agur esateko une berezia izan zuten ere. Sorpresa berezi bat prestatu ziguten: Saturday Night abestia dantzatu zuten, eta denok txaloka eta animatzen aritu ginen.💃🕺 Eguna borobiltzeko, bazkari goxoa izan genuen eta jai giro aparta izan zen. Bingoa, apustua, musika... girotu zuten arratsaldea.🎤 Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta bereziki 6. mailakoei, zorte on etapa berrian!
Baietz,etorkizunean, bat baino gehiago kazetari izan !!!!Lan bikaina, gazteak!Zorionak ,egin duzuen produkzioagatik.
ErantzunEzabatuEsti
ZORIONAK!!! Lan bikaina egin duzue eta Estik dion bezala hemendik kazetariren bat atera behar du seguru. Ez da ezer falta, eguraldiaren iragarpena, horoskopoa eta guzti.Zuek asmatutako istoriekin ere oso ondo pasa dugu, imaginazio faltarik ez duzue behintzat.
ErantzunEzabatu