Saltatu eta joan eduki nagusira

Bide hezkuntza

Azken bi egun hauetan bide hezkuntza ikasten aritu gara lehen hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailakoak.
Lehenengo bi goizetan gelan bideoak eta arauak ikasi ditugu.
Ondoren, ikasi duguna zirkuito baten bidez bizikletan eta oinez praktikatu dugu. 
Hemen duzue praktika horien bideo bat ikusgai.


Iruzkinak

  1. Oso ongi idatzi dezue alaitz aiora ander irati eta amaia.

    ErantzunEzabatu
  2. Oso garrantzitsua da ibilgailu gidariez gain, txirrindulariek eta oinezkoek ere bideko arauak ezagutzea eta errespetatzea.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.

Jaialdia 2016 (2. emanaldia)

Larunbatean, jaialdia ospatu genuen. Maila guztietako ikasleak bertsoak, abestiak eta antzerkiak eskaini zizkiguten. Bazkaltzeko orduan ere anbiente ederra eduki genuen: Hasteko agurrarekin hasi ginen eta aurresku hunkigarri bat prestatu zuten guraso elkartekoek eta bazkaldu ondoren karaoke errezitaldia egon zen. Egun polita pasa genuen elkarrekin! ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, gurasoak, aitona-amonak,...