Saltatu eta joan eduki nagusira

BERRITSU IRRATIA 8. emanaldia

Animalien proiektuarekin buru belarri gabiltzanez, Jakesen amona Anttoni Otaegiri egin diogu elkarrizketa. Oso gustura egon gara berarekin berriketan. Mila esker gure irratira etortzeagatik!!!
Nahia, Jakes, Lander, Izaro, Amaia, Aiert, Jone eta Peru izan dira irratsaio hau prestatu duten artistak. Gaurko irratsaioan aipamen berezia eman diogu inauteriari, gaur ostegun mehea delako.
 Oso polita atera zaigula uste dugu. Ea gustatzen zaizuen?

Iruzkinak

  1. Nire aurreneko irratsaioa, esperientzi polita! Arazoak barne, ederra izan da ikasi dudan guztia zuekin. Lan asko egin duzue eta hobeto pasa, beraz Zorionak eta eskerrik asko!

    ErantzunEzabatu
  2. Very good, you did a very good job.
    Good work, congratulations.

    ErantzunEzabatu
  3. I really liked the interview

    ErantzunEzabatu
  4. Congratulations. Artistak zeate!!!

    ErantzunEzabatu
  5. Very good berritsu irratia good job

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.