Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: apirila, 2017

Ipuin kontalariak

Gaur, Elefante gelara joan gara "Neu naiz ederrena" ipuina kontatzera. Oso gustura egon gara eta entzuleak bukatu dugunean berriz irakurtzeko eskatu digute. Beraz, gustatu zaiela iruditu zaigu. Jone eta Peru C.

APALATEGI BERRIA

AURREEO IUIALABTAN SALTOGELAKO APALATGI SARRAEUE. ARTEAIEAKROIZO UEIBRRIBA EIGEUE.BEIRA CZNI POLITAREDITU ZAIGUN.   AURREKO HIRUHILABETEAN, SALTO-GELAKO APALATEGI ZAHARRA KENDU GENUEN. ARTE TAILERREAN, KARTOIZKO KUTXEKIN, BERRI BAT EGIN GENUEN. BEGIRA ZEIN POLITA GELDITU ZAIGUN! 

Erakusketa habitat Aduna

Aurreko hiruhilabetekoan egin genuen erakusketa ikusi ez bazenuten, ondorengo habitat hizkietan klikatuz ikusi dezakezue. Erakusketak, QR kodigoak erabiltzeko aukera polita eman zigun eta orain linka klikatuz!!! Basamortua Basoa Dinosaurioak Itsasoa Oihana Poloa Sabana

Beste bi bideo...

Hona hemen ikasleek egindako proiektuekin beste bi bideo. Lehena, tailerretan sortutako robot eta esperimentuekin. Bigarrena, aldiz, ikerketen ondoren sortutako adierazpen artistiko bat "Marmokak airean". Ea gustukoak dituzuen...

Liburuak erostera Donostiara

Autobusa hartu eta Donostiara joan gara eskolako liburutegia hornitzeko asmoz. Gustuko liburuak aukeratu ditugu eta poz pozik bueltatu gara eskolara.

SUKALDARITZA TAILERRA

HAUR HEZKUTZAN SUKALDARITZA TAILERRA EGIN DUGU.EDERKI PASA DUGU, ETA GAUZA PILA IKASI DITUGU. LAGUNTZAILEAK ERE IZAN DITUGU ETA HAIEI ESKERRAK EMAN NAHI DIZKIEGU:AMAIA, LOLI ETA AINHOARI. NAHI DUZUENEAN ETOR ZAITEZKETE BERRIZ ERE!MILA MILA ESKER!!!

Zirkorrika Adunan

Korrika gaitzat harturik, zirkoko hainbat trebezia landu ditugu Gorputz Hezkuntzako saioetan. Hona hemen horietako batzuk!! EGIN BAT, EGIN BATZUK

Eskolan jaiotako txitak etxera

Gaur festa handia izan dugu bihotz gelan. Eskolan jaiotako txitak ikasleek etxera eman dituzte eta ongi zainduko dituztelakoan agur esan diegu. Pena pixka bat ere eman digu eskolan ez ditugulako gehiago ikusi eta zainduko.

Eureka zientzia museora bisita

           Kaixo! Joan den astelehenean Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak Donostiara joan ginen, eta Eureka zientzia museoa bisitatu genuen. Bertan, animaliei buruzko tailer bat egin, planetariumean bideo bat ikusi eta erakusketan dauden hainbat gauzekin gozatzeko aukera izan genuen. Hona hemen argazki pare bat.

Erakusketa interesgarria eskolan

Adunako eskolan erakusketa interesgarri bat antolatu dugu hiru hizkuntzetan! ingelesez, gazteleraz eta euskaraz. Munduan zehar ditugun habitat desberdinak eta bertako bizidunak dituzue ikusgai. Erakusketak duen bitxigarritako bat QR kodigoak jarri ditugula da eta bertan guk sortutako idatziak, bideoak eta audioak daude ikusgai eta entzungai. Beraz, komeni da smartphona duen telefono mugikorra ekartzea eta aurikular entzungailuak. Gela batean pantaila eta bideo proiekzio bat ere jarri dugu bertan eseri eta lasai lasai ikusteko.

Korrika Aduna 2017

Gaur goizean korrika pasa da Adunatik eta oso pozik hartu dugu parte bertan!!!

Korrika 2017

korrika egin ondoren indarrak berrekuperatzeko kaikuren marrubizko Jogurta edan dugu.

Korrika 2017

Bihar astehartea goizeko 9:45ean Adunatik korrika pasako da. Eskolako guztiak oso gogotsu gaude bertan parte hartzeko. Animatu zaitetzte denok eta bihar ikusiko gara korrika. Bitartean, hemen duzue 20. Korrikaren abestia oso modu originalean jarrita, piktogramekin.    Lizarrako AEK-ko euskaltegikoek prestatua.

Txitak handitzen

Gaur goizean ere ikusmina sortu dute gure txitek. Egunetik egunera asko hazten dira eta aste bukaera pasa ondoren nabariago ikusten dugu. Beraien etxetxoa garbitzerakoan nabaria da kakak ere gero eta handiagoak egiten dituztela.