Kaixo!
Joan den astelehenean Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak Donostiara joan ginen, eta Eureka zientzia museoa bisitatu genuen. Bertan, animaliei buruzko tailer bat egin, planetariumean bideo bat ikusi eta erakusketan dauden hainbat gauzekin gozatzeko aukera izan genuen.
Hona hemen argazki pare bat.
Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina
Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).