Berritsu irratiko Diskoen Eskaintza atalean aldaketa txiki bat egin dugu. Orain arte gurasoentzako eta ikasleentzako abesti bana guk aukeratzen genituen. Baina orain, guk aukeratutako abestietatik gehien bozkatutako bi kantak erabiliko ditugu. Horretarako zuen parte hartzea beharrezkoa da.
Blogaren eskuinaldean izango duzue abestien zerrenda eta kanta horiek bozkatzeko aukera. Bozkatzeko epea irratiko emanaldiko asteko asteazkenera arte luzatuko da, beraz animatu bozkatzera!!!
Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina
Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).