Lehiakortasunetik kanpo ikasleak hezi nahian, erronka kooperatiboak egin ditugu gaurkoan. Eskolako ikasle guztiek parte hartu dute erronketan, ikasleen arteko harremanak sendotzeko, elkar ezagutzeko eta, batez ere, ongi pasatzeko helburuarekin.
Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.
Ze ondo, haundiak eta txikiak, denak batera jolasten!!!
ErantzunEzabatuPrimeran! Poza ematen du denak elkarri laguntzen ikusteak!
ErantzunEzabatu