AZOKAN SALDUTAKO XABOIEK ARRAKASTA HANDIA IZAN ZUTEN. HEMEN AZALDUKO DIZUEGU NOLA EGIN GENITUEN LARANJAZKO XABOIAK. ESKERRIK ASKO EROSI DUZUEN GUZTIOI!!
Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek programan parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!!
Oso politak geratu zaizkizu xaboiak. Bejondeizuela, lan bikaina egin duzue!
ErantzunEzabatu