Aurreko ostiralean, urtarrilak 31 amaitzen zen epea Saharara bidaltzeko gauzen jasoketa egiteko . Egunero egunero, eskolara sartu orduko, hortxe ikusi dugu gure kutxa betetzen gauza pila batekin: arroza, babarrunak, makarroiak, atuna....baina klaro! Gauza bakoitzetik zenbat egongo den ez genekielako erregistro taula bat osatu dugu eta ondoren, jarraian duzuen grafikoa sortu dugu. Bertan zein elikagai dauden iksui daitezke, baita zer ekarri den gehien eta gutxien. Hau horrela, arroza izan da gehien ekarritako produktua, 12kg jaso ditugu. Gero, dilistak eta makarroiak eta olioa . Gutxien ekarri duguna, artoa, olagarroa eta kakaoa izan da. Oso lan polita egin genuen, kutxetatik gauzak atera, elikagaiz sailkatu, ordenatu, zenbatu, erregistratu eta berriro txukun txukun kutxan sartu genuen. Datuak ondo biltzeko, taula bat egin genuen eta bukatzeko hemen duzuen grafikoa. Denera, 71kg pisatzen duten 3 kutxa bildu genituen, 452€ko balio dutelarik, aupa zue...