Saltatu eta joan eduki nagusira

Sahararako elkartasun kutxa

Aurreko ostiralean, urtarrilak 31 amaitzen zen epea Saharara bidaltzeko gauzen jasoketa egiteko . Egunero egunero, eskolara sartu orduko, hortxe ikusi dugu gure kutxa betetzen gauza pila batekin: arroza, babarrunak, makarroiak, atuna....baina klaro! Gauza bakoitzetik zenbat egongo den ez genekielako erregistro taula bat osatu dugu eta ondoren, jarraian duzuen  grafikoa sortu dugu. 

Bertan zein elikagai dauden iksui daitezke, baita zer ekarri den gehien eta gutxien. Hau horrela, arroza izan da gehien ekarritako produktua, 12kg jaso ditugu. Gero, dilistak eta makarroiak eta olioa . Gutxien ekarri duguna, artoa, olagarroa eta kakaoa izan da. 

Oso lan polita egin genuen, kutxetatik gauzak atera, elikagaiz sailkatu, ordenatu, zenbatu, erregistratu eta berriro txukun txukun kutxan sartu genuen. Datuak ondo biltzeko, taula bat egin genuen eta bukatzeko hemen duzuen grafikoa. 

Denera, 71kg pisatzen duten 3 kutxa bildu genituen, 452€ko balio dutelarik, aupa zuek!!





Iruzkinak

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

Ikasturte amaierako jaialdiašŸŽŠšŸ„³

Ekainaren 14an ospatu genuen gure eskola komunitatearen ikasturte amaierako jaialdia, eta benetan egun berezia izan zen guztiontzat. Urte osoan zehar egindako lanaren ostean, momentua iritsi zen elkarrekin ospatzeko eta 6. mailako ikasleei agur hunkigarria egiteko. Goizean, jaialdia jolasekin hasi genuen frontoian. Ondoren, ikasleen eta familien aurrean agurra egiteko unea heldu zen. 6. mailako ikasleek eskolari agur esateko une berezia izan zuten ere. Sorpresa berezi bat prestatu ziguten: Saturday Night abestia dantzatu zuten, eta denok txaloka eta animatzen aritu ginen.šŸ’ƒšŸ•ŗ Eguna borobiltzeko, bazkari goxoa izan genuen eta jai giro aparta izan zen. Bingoa, apustua, musika... girotu zuten arratsaldea.šŸŽ¤ Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta bereziki 6. mailakoei, zorte on etapa berrian!

BIBA ZUEK!!šŸ“ŗšŸŽ¤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Bizikleta martxa Asteasura! 🚓☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! šŸŒž Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. šŸ’¦ Ibilbide eta egun politta izan zen.