Saltatu eta joan eduki nagusira

Virginia eta Rafaren bisita

 Gaur goizean Rafa Zulaika eta Virginia Garcia guregana etorri dira hitzaldi bat ematera.
Kafak  Elkano fundazioari buruz Hitz egin digu, eta Virginiak berriz Getaria eta Sevilla arteko  bidaiari buruz.
Aurrenik elkarrizketa bat egin diogu eta ondoren galdera batzuk.

Raffak esandako guztitik, honako gauzekin gelditu gara: 
  • Elkanok bere bidaian, esaten dutenez, Patagoniatik gertu zeudenean pinguinoak jan zituzten.
  • Dakizuenez, Elkanok eta bere tripulazioak  hiru urte behar izan zituzten munduari buelta emateko, orduan Elkano 500  fundazioa ere hiru urtez izango da.

  • Elkano eta bere tripulazio kideak lurralde ezezagun batera iristean, bertakoen hizkuntza ez zuten ulertzen eta orduan keinuz komunikatzen ziren.


Virginiak esandakoaren artean, honekin gelditu gara: 

-  Egun batean oso eguraldi txarra egiten zuen. Xabiri (tripulazioko kide bat)San Lucas de Barramedan zeudela,   makarroiak egitea bururatu zitzaion. Platerak falta zirenez banatu behar izan zituzten, eta olatu asko zeudenez Charles Chaplin pelikulan bezala platerak alde batik bestera joaten ziren.
- Itsasontziak duen forma oso garrantzitsua dela flotatzeko.
- Gauean hotz asko egiten zuen.

-  Gauean izurdeak ikusi zituzten .


Oso hizketaldi interesgarria izan da, asko ikasi dugu beraiekin! 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.

Jaialdia 2016 (2. emanaldia)

Larunbatean, jaialdia ospatu genuen. Maila guztietako ikasleak bertsoak, abestiak eta antzerkiak eskaini zizkiguten. Bazkaltzeko orduan ere anbiente ederra eduki genuen: Hasteko agurrarekin hasi ginen eta aurresku hunkigarri bat prestatu zuten guraso elkartekoek eta bazkaldu ondoren karaoke errezitaldia egon zen. Egun polita pasa genuen elkarrekin! ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, gurasoak, aitona-amonak,...