Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: apirila, 2020

AIMAR LEGOEKIN ARTISTA!

Aimarrek  itsasontzia, lantxa gruarekin eta dinosaurioak egin ditu legoekin eta zuekin partekatu nahi du. Zu bai artista!

AXELEN OLERKIAK

ZERTA ZOAZ MARK EL? GALDETU DIO   AXELEK. EGUZKIA NOLA ATERATZEN DEN IKUST EA. TXOKOLATEA EROSI AL DEK, AX EL? BAI, BAINA ZERTARAKO BEHAR DEZU TXOKOL... HAU GOS EA!       MIKEL EZ AL ZOAZ LANEA? GALDETU DIO MARKEL EK . A! BAI! AHAZTUA NEUKAN! ESATEN DU   MIKEL EK .                                                            ESKUA   AHOAN DUELA HIK BAI BURU ONA D EK !!!     ESAN DIO MIKELEK AXELI: USTE DUT ILEA BUSTITA DAUKAZ ULA. A! BAI! LENO PISTINARA JOAN NAIZ! AHAZTUTA NEUKAN, ESKERRAK   ESAN   DUZ ULA !!! AXEL

OLERKIAK

GURE GELAN BADAUDE ANIMATU DIRENAK OLERKIAK IDAZTERA. KORONA BIRUSA                   KORONA BIRUSASA BIRUSA   DA ASKEROSA ESNEKO LAKTOSA BEZELAKO ARROSA MUNDUA ORAIN DA GRISA   ESATEN DU   AMONA LUISA. MUNDUA GELDITU BALKOIEAN ABESTU ETXEAN JOLASTU KALEAK HUSTU ESKOLA MOZTU. ANER

Itzal txinatarrak

Jone eta Laia ere itzalekin jolasean ibili dira. Ikusi ze irudi politak egin dituzten! Bideoa ikustean asko erlaxatu naiz, zuei ere gauza bera gertatu al zaizue? Segi irudimenarekin jolasean!

Itzal txinatarrak

"Gaur goizean itzal txinatarrekin jolastu gara Aitana eta ni. Animalien irudiak egitea ez da erraza izan baino azkenean lortu dugu. Oso ondo pasa dugu!" Oliver  

TXORIEI JANA EMANEZ

UDABERRIAN GAUDENEZ TXORIAK KANTARI DAUZKAGU GURE INGURUAN. ANERREK BERE LEIHORA IRISTEN DIREN TXORIEI JANARIA JARRI DIE 10G. PIPA . EA ZENBAT JATEN DUTEN

Itzalekin jolasean

Urki eta Ekhi artista galantak eginda daude! Itzalekin jolasean ikusi zenbat animali sortu dituzten. Besteren bat egiteko gai al zarete? Animatu eta jolastu irudimenarekin!

OSTRUKA ARRAUTZAREKIN TORTILA EGIN DUTE AIMAR ETA HODEIK

 Aimarrek aspaldi eskatu zion aitatxori ostruka arrautza ekartzeko eta azkenean lortu du! Amatxoren laguntzarekin kalkuluak egin dituzte eta 20 oilo arrautzaren pisu bera dutela ondorioztatu dute! Ondoren arrautzarekin zer egin pentsatu dute. Aupa gure matematikalariak! "1,4 kg-ko ostruka arraultza ekarri digu aitatxok.  Etxeko arraultza bat pisatu dugu eta 69,60gr pisatzen zituen.  Ostrukaren arraultza, 20 oilo arraultza bezela direla ondorioztatu dugu. Ondoren, arrautza erraldoiarekin patata tortila haundi bat egitea erabaki dugu, ostruka arrautza erdia erabili dugu, asko zen eta! Arraultza irekitzerakoan asko kostatu zaigu, oskola gogorra duelako." !

MATEMATIKA TXOKOA AITANA BERASARTEREN ETXEAN

AITANA BERASARTEK, MATEMATIKA TXOKOA EGIN DU BERE ETXEAN. BERTAN, PROPOSATUTAKO MATERIAL ETA ESKULAN PILA SORTU DITU.  ZU BAI ARTISTA! Aitanak eskeletoaren gorputza egin du bastoitxoekin. Honetaz gain, plastilinazko saihetsak egin ditu. Artista!  

Tangramarekin jolasean

Geometria lantzen hasi garenez, tangramarekin jolasean ibili gara. Etxean tangrama ez zutenek, berea eraiki dute. Ikusi ze irudi politak egin dituzten!

Olerkiak

Asteko azkeneko egun honetarako, Leire Bilbaoren Xomorropoema liburuko hainbat poesia dituzue. Piztia Poetikoa  Pizti honen marrazkia egingo al zenuke? Horrela bada, egin ondoren bidali irakasleari, gero blogean jarriko dugu!   Gauean ezin lo egin? Ohean arditxoak kontatzen laguntzeko poesia duzue honakoa:   Aurpegiaren metafora    Poesiak esandakoa marraztuko al zenuke? Gogoratu, gero irakasleari bidaltzen. Zein da irakasle ezkutua? Asmatuko al zenuke?

ESKOLAKO IGELAK PAGOAKO ERREKAN

IKASLEAK  PASEATZERA ATERA DIRA EGUN HAUETAN ETA PAGOAKO ERREKARA JOAN DIRA ESKOLAKO IGELAK BERTAN UZTERA.  UDANE ETA BERE AMAK IGANDEAN ERAMAN ZITUZTEN BERE ETXEAN ZAINDUTAKO TXALBURU-IGELAK. METAMOSFOSI OSOA IKUSI ONDOREN IGELAK ERREKA BAZTERREAN UTZI DITUZTE,  BELAR TARTEAN. TXAPELDUNAK ZARETE! ESKERRIK ASKO FAMILIA!   AITANA BERASARTEK ERE IGANDEAN, BERE LEHENENGO PASEOA EMAN ZUEN.  ETXEAN ZAINDUTAKO 6 IGELTXOAK ERREKAN ASKE UTZI ZITUEN BERAIETAZ AGURTU ONDOREN: " AGUR IGELAK!  ZORIONTXUAK IZAN ZUEN ETXE BERRIAN! LAN HANDIA EGIN DUZUE! ESKERRIK ASKO FAMILIA!

BARATZAKO LEHENENGO BARAZKIEN ZOZKETA

Lan asko egin ondoren, Eskolako baratzak lehenengo barazkiak eman ditu. Eskolako ikasleek lan handia egin dute ikasturtean zehar, baratza garbitu, belarrak kendu, plastikoa jarri, ondoren haizeak eraman baino lehen plastikoa kendu zuten, bidetxurreak egin zituzten, baratzako planoak diseinatu zituzten, barazkiak hazitegietan landatu zituzten, ilargiaren faseak ikasi zituzten, haziak baratzan landatu zituzten, astero ureztatu... Eta azkenik, gure baratzak fruituak eman ditu. ESKOLAKO BARATZATIK JASOTAKO LEHENENGO BARAZKI SORTA  ZOZKETATUKO DA HONAKO GALDERA HAU  ASMATZEN DUTENEN ARTEAN:   ZER DA BEHEKO ARGAZKIAN IKUSTEN DENA? ERANTZUNA, BLOGEAN IDATZIZ EDOTA BERRITSU IRRATIRA DEITUZ EMAN DEZAKEZUE. ANIMATU! ZOZKETAKO SARITUAREN IZENA  BERRITSU IRRATIKO IRRATSAIOAN ETA BLOGEAN  JAKINARAZIKO DA.  SARIA LIBURUTEGIAN JASOKO DA.

Jaurti dadoa!

Primeran pasa dugu jaurti dadoa jolasera jolasten. Animatu bideoak ikustera! Urki eta Ekhiren bideoa. Amane eta Axelen bideoa Itsas zaldien bideoa

ZORIONAK UDANE!

Apirilaren 13an Udaneren urtebetetzea izan zen eta ederki ospatu zuten etxe giroan! Bizkotxoa egin zuten,  albondiga goxoak prestau zituzten eta gatza  klarionarekin margotu ondoren ontzi bat apaindu zuten.

ZORIONAK AITANA BERASARTE!

Apirilaren 14ean Aitana Berasarteren urtebetetzea izan zen. Aitanaren etxean urtebetetze festa ederra egin zuten familian!

Literatura Astea

Apirilaren 23an  liburuaren eguna ospatzen da. Aitzaki horrekin urtero Literatura astea antolatzen dugu eskolan eta aurten ere. Bai horixe! Astean zehar irakasleok grabatutako audioak blogera igoko ditugu; ipuinak, olerkiak... Espero dugu asko gustatzea eta literaturaz gozatzea!

PANTEREN GELAKO ARTISTAK

Begira zenbat lan egin dituzten Panteren gelako lagunek. Kollageak, autorretratoak eta lan libreak. Lan bikaina Pantera Beltzak!  

ESPERIMENTU UGARI UNAXEN ETXEAN

Unaxek koloreetako izotza egin du etxean. Ondoren, koloreetako izotzak urtzean zer gertatzen den ikusi du.  Margotu al dezakegu koloreetako izotzarekin? Frogatu nahi al duzue? PAPEREZKO AHOZAPI BATEKIN ESPERIMENTUA EGIN DUT! IKUSI NAHI DUZUE? SUMENDIA EGIN DUT!

AITANA CASTILLOK IGEL BAT DU ETXEAN

Aitana Castillo oso pozik dago. Eskolatik eraman zuen txalburua egunero zaindu ondoren, metamorfosi osoa ikusteko aukera izan du eta bere lehenengo igelari Titus izena jarri dio.

BURUARI ERAGITEKO BURUKETA

Aitana Berasartek eta Oliverrek etxean zituzten txalburuak dagoeneko handitu dira. Isatsik gabeko igel bat dute, isatsa motza duten 4 igel dituzte, 4 txalburu dituzte lau hankekin eta 7 txalburu atzeko hankekin. Zenbat txalburu dituzte guztira?

ESKULAN UGARI EGIN DITU AITANA BERASARTEK OPORRETAN!

Tenperarekin margoketa desberdinak egin ditu Aitanak. Bere aitonarentzako bihotza margotu du eta gatza klarionekin margotuz  ontzi polit bat egin du! A ze artista!       Honetaz gain, asko jolastu du bere anaiarekin! Txapeldunak!