Saltatu eta joan eduki nagusira

BARATZAKO LEHENENGO BARAZKIEN ZOZKETA

Lan asko egin ondoren, Eskolako baratzak lehenengo barazkiak eman ditu. Eskolako ikasleek lan handia egin dute ikasturtean zehar, baratza garbitu, belarrak kendu, plastikoa jarri, ondoren haizeak eraman baino lehen plastikoa kendu zuten, bidetxurreak egin zituzten, baratzako planoak diseinatu zituzten, barazkiak hazitegietan landatu zituzten, ilargiaren faseak ikasi zituzten, haziak baratzan landatu zituzten, astero ureztatu... Eta azkenik, gure baratzak fruituak eman ditu.


ESKOLAKO BARATZATIK JASOTAKO LEHENENGO BARAZKI SORTA  ZOZKETATUKO DA HONAKO GALDERA HAU  ASMATZEN DUTENEN ARTEAN:

 ZER DA BEHEKO ARGAZKIAN IKUSTEN DENA?

ERANTZUNA, BLOGEAN IDATZIZ EDOTA BERRITSU IRRATIRA DEITUZ EMAN DEZAKEZUE. ANIMATU!


ZOZKETAKO SARITUAREN IZENA  BERRITSU IRRATIKO IRRATSAIOAN ETA BLOGEAN  JAKINARAZIKO DA.  SARIA LIBURUTEGIAN JASOKO DA.



Iruzkinak

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

JANGELA

2021/2022 ikasturtean, Adunako eskolan jangelan bazkaltzen geratzen direnean ABENDUKO menua hau duzue. OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke.

BERRITSU IRRATIA 16.emanaldia

Gaurkoa izan da, ikasturte honetan egin dugun azken irratsaioa. Aiert, Julen, Ander, Markel, Alaitz, Lander, Ibai eta Amaiari egokitu zaigu gaur irratsaioa egitea. Bixente Gaorostidi bertsolariari egin diogu elkarrizketa. Gainera, gaur zozketa egin dugu eta horren aitzakian lehiaketan parte hartu dutenen arteko zozketen irabazleak zeintzuk diren ere esan ditugu. Gabonei zuzendutako irratsaioa izan da gaurkoa. Entzun ea gustatzen zaizuen!!! Bixente Gorostidi eta ikasleak

KEZKAMUXELAK

GURE PANPINTXO MAITAGARRIAK.