Saltatu eta joan eduki nagusira

Udara ona pasa

Ikasturte berezia agurtu dugu, pozik hasi genuen iraila eta martxo erdian denok etxera joan behar izan genuen. Hasiera batean bi astetako kontua izan arren, denboran luzatu egin da. Batzuentzat gogorra, beste batzuentzat luzea, astuna eta zeinek esango zuen, eskola faltan botatzen!

Hiru hilabete hauetan, eskolako edukietaz gain, gauza asko ikasi ditugu denok, sukaldatzen, familian egoten, aspertzen, eskulanak eta dantzak egin ditugu, arratsaldeko 8etan txaloak jo ditugu...

Azkenean, oporrak  iritsi dira. Ordenagailuak itzali, ahaztu bideodeietaz, eta disfrutatu familiaz eta lagunetaz, mendian, pistinan edo hondartzan eta.... GORA GURE BIHOTZAK!!!



Iruzkinak

  1. Oso bideo polita eta alaia osatu duzue denon artean. Ea ba azken hilabetetan eskolan egondako isiltasuna puskatzen den, eta irailan eguneroko zalapartak eta barrekin ordezkatzeko aukera dugun. Orain, ahal den neurrian behintzat, udaraz disfrutatzea tokatzen da. ONDO PASA!!!

    ErantzunEzabatu
  2. Oso polita da asko gustu zait

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

KEZKAMUXELAK

GURE PANPINTXO MAITAGARRIAK.

BERRITSU IRRATIA 4. emanaldia

Ugaitz, Eneko, Markel, Aiora, Asier, Peru C., Irati, Denis, Eñaut, Amaia eta Peru Sarasola izan dira 4. irratsaioa prestatu dutenak. Gure artera Miguel Angel Irazabalbeitia gure eskola egin zuen arkitektoa gonbidatu dugu. Elkarrizketaz gain beste hainbat txoko gustagarri ere izan ditugu: Eskolako zipriztinak, diskoen eskaintza, English corner, txisteak eta lehiaketa. Oso polita atera zaigu eta disfrutatu gure Berritsu irratiarekin!!!

BA AL DAKIZU NOLA DEITZEN DIREN?

AURREKO ARRATSALDEAN HONAKO FRUITU HAUEK BILDU GENITUEN; GAZTAINAK ETA INTXAURRAK. JAKINGO AL ZENUKE ESATEN NOLA IZENA DUTEN FRUITU HAUEN KANPOKO AZALEK?   HURRENGO ASTEAN ERANTZUNAK EMANGO DIZKIZUGU.   KAIXO LAGUNOK: AURREKO ASTEAN AGINDU BEZALA, HEMENTXE GAUDE ERANTZUNAK EMATEKO PREST! GAZTAINARENA MORKOTSA DA ETA INTXAURRARENA ZOKOTENA. GOZATU UDAZKENEAN FRUITU GOXO HAUEKIN!