Guk ere atzo primeran pasa genuen basopetako eguna. ikasturteko lehen txangoa izan da eta guri ere ederki etorri zaigu elkarrekin hartu-emanak sendotzeko. Beheko laukitxoan argazki batzuk zintzilikatu ditugu inbidia pixka bat pasatzeko!!!!!!
Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek programan parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!!
Basopetan primeran pasatzen dugu eta ea hurrengo urtean denak elkarrekin joaten garen. Pandemiari irabaziko diegu!!!
ErantzunEzabatuAupa txapeldunak! Gure herri honetako paraje ederrez gozatzen segi. Ea hurrengoan denak batera egiten duzuen egun pasa polit hori. Eutsi Aduna!
ErantzunEzabatuosopolita txabola eta oso polita
ErantzunEzabatu