Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek programan parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!!
Olentzero eta Mari Domingiren aurtengo etorrera ezberdina izan da, baina beti bezain polita eta ziragarria. Eskerrik asko ekintza hau aurrera eramatea ahalbidetu duzuen guraso elkarteko batzordeari eta irakasle guztiei.
ErantzunEzabatu