Gaur arratsaldean 2021eko Inauteriak ospatu ditugu. Aurtengo gaia "Historian zehar" izan da eta lagun batzuk historiaurrera bidaiatu dute, beste batzuk erromatarren garaira, egipziarren garaira besteak, Erdi Arora txikienak eta Aro Garaikidera zaharrenak. Amaitzeko argazki polit hau atera dugu. Gora inauteriak!
Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek programan parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!!
Inauteriak Adunan!! Umeok ze ondo pasa dezuen! Ea hurrengoan beste era batera ospatzen ditugun.
ErantzunEzabatu