Ataungo Barandiaran museoan egon dira gure ikasleak. Mari, Tartalo, Lamiak, Galtzagorriak eta Sorginen kondairak kontatu dituzte Baserriko Ganbaran eta ondoren, errota ikusi dudu barrutik eta kanpotik. Artoirina nola egiten den ikusi dugu. Azkenik, Tartato eta Martin Txiki etorri dira ipuin bat antzeztera.
Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.
Oso txango polita egin duzue. Ziur Euskal Mitologiaren inguruan asko ikasi duzuela.
ErantzunEzabatu