Aurten ere, Adunako eskolan "Gau beltza" ospatu dugu. "Sagarra jo" Kalakaren abestiarekin dantza polit bat antzeztu eta gaztainak bapo jan ditugu!!! Arratsalde ezin hobea pasa dugu.
Aurreko astean Zugarramurdiko Sorginen Etxera joan ginela aitzaki, aste honetan Zentauroak eta Pegasoak, bertan oinarritutako Escape Room birtualean jolastu dira. Zuk ere jolastu nahi duzu? Hemen duzu jolasa eta agian, momentu batean, erabili beharko duzun kodea ere. Hartu arkatza eta papera, eta aurerra!
Urriak 31 gertu daukagun, eta horrekin batera Gau Beltza. Baina, ba al dakizue festa zer den? edo nondik datorren? Ba al zenekiten garai batean nola mozorrotzen ziren? PEgaso gelakoek aurkezpen berezi bat prestatu dute galdera hauei erantzunez.
Lehen hezkuntzako ikasle eta irakasleak, Graxiana sorginen aterpetxean gaua pasa dugu: era askotariko tailerrak, ibilaldiak, jolasak... Oso ondo pasa dugu eta ondorengo bideoa ikusten baduzue inbidia pixka bat pasako duzue.
Tximinoak ederki ibili dira baso eskolan. Tirolina eta eskaladan ibili dira badoko zuhaitzetan, lokatzetan jolasten aritu dira lurreko enborretan eta basoko etxearen lurra garbitzen ere aritu dira.
Tximeleta sortzeko metamorfosian doan Larba polit bat aurkitu dute Markelek eta Zayrak. Gose aseezinez hostoak jaten dituena. Handitzean pupa batean sartuko da eta tximeleta polit bat bihurtuko da.
Tximinoek baso eskolan egurrak bildu dituzte eta tipia eraikitzen hasi dira. Animali ugari ikusi dituzte kukurutxa (intsektu bola) , txitxarea, kakalardoa, armiarma, txingurria, barea, barraskiloa, arrak... Zuhaitzean kolunpioa ere jarri dute eta ezkurrekin zirkuito jolasak egin dituzte.
Udaletxeko "Agenda 21" proiektoaren mugikortasun gaiarekin lotuz, Tolosako Edu eta Josu etorri zaizkigu "bizikleta tailerraren" berri ematea. Zulatua arreglatzen ere ikasi dugu eta praktikatzea oso garrantzitsua dela esan digute. Mila esker Josu eta Edu gure eskolara etortzeagaitik.
2021/2022 ikasturtean Adunako eskolan jangelan bazkaltzen gelditzen direnen URRIAKO menua honako hau duzue. OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke.
LH6. mailakoak "astokiloak" gaur Leitzarango sorginen zubira joan gara bizikletan. Egun ederra pasa dugu eta inbidia pasa nahi baduzue beheko bideoa ikusi.