Urriak 31 gertu daukagun, eta horrekin batera Gau Beltza. Baina, ba al dakizue festa zer den? edo nondik datorren? Ba al zenekiten garai batean nola mozorrotzen ziren? PEgaso gelakoek aurkezpen berezi bat prestatu dute galdera hauei erantzunez.
Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 
Ze interesgarria! parte hartuz gozatu!
ErantzunEzabatu