Saltatu eta joan eduki nagusira

Harro Herri KORRIKA

KORRIKA 23 

HARRO HERRI 


Korrika 23a hemen da! euskaldun guztiok batzen gaituen jaia. euskararen alde, gure nortasuna. 

Irudikatzen al duzue kolorerik, musikarik edo alaitasunik gabeko mundu bat? euskararik gabeko mundua horrelakoa litzateke. gure bidea itxaropenez betetzen duen ortzadarra da korrika. 

Egun hauetan zehar, milaka lagunek euskal herria zeharkatuko dute eskuz esku, pausoz pauso, korrikaren lekukoa eramanez. egindako kilometro bakoitza batasuna da, oraina da, iragana da eta etorkizuna da.

Parte hartu, kilometro bat, bi, errepidearen albo batean, parte hartu!

Sentitu eta bizitu. bakarrik, lagunekin, familiarekin, guztiekin. 

Gogoratu bihar arratsaldean korrika ofizialak aduna zeharkatuko duela! animatu. 

Harro Herri, Aduna. 

Gora Korrika.



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Ikasturte amaierako jaialdia🎊🥳

Ekainaren 14an ospatu genuen gure eskola komunitatearen ikasturte amaierako jaialdia, eta benetan egun berezia izan zen guztiontzat. Urte osoan zehar egindako lanaren ostean, momentua iritsi zen elkarrekin ospatzeko eta 6. mailako ikasleei agur hunkigarria egiteko. Goizean, jaialdia jolasekin hasi genuen frontoian. Ondoren, ikasleen eta familien aurrean agurra egiteko unea heldu zen. 6. mailako ikasleek eskolari agur esateko une berezia izan zuten ere. Sorpresa berezi bat prestatu ziguten: Saturday Night abestia dantzatu zuten, eta denok txaloka eta animatzen aritu ginen.💃🕺 Eguna borobiltzeko, bazkari goxoa izan genuen eta jai giro aparta izan zen. Bingoa, apustua, musika... girotu zuten arratsaldea.🎤 Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta bereziki 6. mailakoei, zorte on etapa berrian!