Saltatu eta joan eduki nagusira

Txontxongiloak

TITIRI-JAI      

Azaroak 29an Ostiralean, Tolosara joan ginen, txontxogiloak ikustera.

Ostiral goizean 09:30etan autobusa hartu eta Tolosa aldera abiatu ginen, Tolosara iritsi ginenean areto batera iritsi ginenean esan ziguten beste areto batean ikusi behar genuela, orduan neska batekin joan ginen beste aretora. Beste aretora iritsi ginenean filan jarri ginen aretora sartzeko, eskola gehiago baitzeuden. Aretora sartu ginenean aretoko aulkietan eseri ginen, emanaldia hasi behar zuenean  arazo txiki bat gertatu zitzaien, 5 minutu egon ginen itxaroten baino segituan konpondu zuten, emanaldia hasi eta gutxigora behera 2 ordu iraun zituen.

Hamaiketakoa sokadun parkean egin genuen eta bazkaltzera beste parke batera joan ginen. Oso egun polita izan zen eta eguraldi bikaina izan genuen. 

Hau izan da 2024ko azken argitalpena.  Ondo ondo pasa Gabonak! eta URTEBERRI ON!!

 




Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.