Saltatu eta joan eduki nagusira

Jolas Kooperatiboak


Gaur goizean, gure ikastetxean elkarlana eta dibertsioa izan dugu. Jolas kooperatiboak izan dira protagonista. 3. zikloko ikasleek izan dute ekintza hau antolatzeko ardura eta benetan arrakasta handia izan du. Jolas kooperatiboek ikasleei aukera ematen diete elkarrekin lan egiteko, talde lana eta elkartrukea sustatuz, eta momentu hori dibertigarri eta aberasgarria bihurtzen da.

Benetan gogotsu parte hartu dute jolas bakoitzean, hurrengoan gehiago!!







Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

2024/2025 ikasturtea

 Ongi etorri 2024/2025 ikasturte berrira!  Oporrak ondo dsfrutatu ondoren, hemen gaude berriz ere bueltan ikasturte honek ekarriko dizkigun sorpresaz gozatzeko. Ikusten duzuenez, irakasle berriak daude. Hauek ere ilusio haundiarekin etorri dira Adunara, goazen denon artean gure famili txiki haundi hon etara ongietorri goxo eta polit bat egitera! 

Time for bed

When it’s time for bed, I have a shower And put my pyjamas on. I wash my face and I clean my teeth. Then we go to bed And we go to sleep. When it’s time for bed, I have a shower And put my pyjamas on. I wash my face And I clean my teeth. Then we go to bed. But we don’t go to sleep. No, we don’t go to sleep. We read a book!

KIROL TOPAKETAK + ERRALDOIAK

Apirilaren 4an, Lh3tik LH6rako ikasleek, eguraldi paregabearekin, kirol topaketak ospatu genituen Berazubin, HHko ikasleak berriz, erraldoiak ikustera joan ziren, denek inguruko herrietako eskola txikiekin batera igaro zuten goiza. Mundiala izan zen, eta parte-hartzaile guztiek elkarlanean eta laguntasunez osatutako giroa gozatu zuten. Bazkaltzera denok San Esteban auzoko parkera joan ginen, Aiztondoko eskolekin batera. Bertan, elkar ezagutzeko aukera izan genuen, jolasteko eta beste eskolekin egun bikaina igarotzeko. Harremanak sortu ziren, barreak eta emozioak partekatu ziren, eta guztiek parte hartu zuten jardueren dinamikan. Egun osoa gogotsu eta alai pasatu genuen, eta guztiei eskerrak ematen dizkiegu parte-hartzeagatik. Topaketa honek erakutsi zigun beste behin komunitatearen garrantzia eta elkarbizitza sustatzen jarraitzeko dugun aukera paregabea.