Saltatu eta joan eduki nagusira

LITERATUR ASTEA 📚





 Aurreko astean, gure eskolan Literatur Astea ospatu genuen, eta benetan esperientzia berezia izan zen ikasleentzat. Literatur astea ikasleen kulturarako eta ikaskuntzarako garrantzitsua da, eta askotariko onurak ekartzen ditu. Aste osoan zehar, literatura munduarekin duten harremana indartu genuen, eta irakurketa eta istorioen bidez, ikasleek kultura aniztasuna ezagutu zuten.

Hiru hizkuntzetan kontatu genituen ipuinak, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez eta euskalki berria sartuz ere, Bermeotarrez istorioa entzuteko aukera izan zuten. Ikasleek beste hizkuntza eta kultura batzuk ikasi eta praktikan jarri ahal izan zituzten modu honetan. Horrela, irakurketa ez zen bakarrik hizkuntza bat ikasteko aukera, baizik eta munduaren ikuspegi zabalago bat lortzeko. 

Gurasoak ere gonbidatu genituen gurera.



Ikasleek asko gozatu zuten, eta ikusi genuen nola ingurune egokia erabiliz irakurketak ikasleen sormena eta imajinazioa suspertzen dituen. Horrekin batera, ikasleen artean elkartrukeak eta eztabaidak sortu ziren, eta horrek guztiak literaturaren garrantzia azpimarratzen du.

Azken egunean, ikasleek beren ipuinak sortu zituzten gela bakoitzean modu kooperatiboan, eta irratitik kontatu zizkieten beste ikasleei. Horretarako, ipuin horiek entzun eta ondoren, marrazkiak egin zituzten, sortutako istorioak bisualki adieraziz. Marrazki horiek guztiak eskolan ikusgai izango dira, eta ikasleen sormenaren erakusgarri bilakatuko dira.

Irratsaioa hemen entzungai duzue:


👉Literatur Astea👈







Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.