Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: iraila, 2025

Ongi etorri 25/26

  Kaixo denoi, ikasturte berriari hasiera emateko prest? Dagoeneko irailaren atarian gaude, eta gure eskolako ateak berriro zabaltzeko irrikaz gaude, zuekin batera abentura berri honetan murgiltzeko. Batzuentzat, ikasturteko lehen eguna izango da, eta beste batzuentzat, aldiz, aurpegi ezagunengana itzultzeko aukera. Aurten, gainera, ilusio gehigarri batekin gatoz, bi aurpegi berri izango ditugulako gure artean. Horiek ezagutzeko aukera izango duzue laster. Gainontzekook, jada ezagutzen gaituzuenez, badakizue zein gogo eta ilusioarekin gatozen zuekin berriro elkartzeko. Irakasle guztiok ilusioz beterik gaude zuekin elkartzeko eta urtean zehar bidean lagun izateko. Ongi etorri, eta besarkada handi bat denoi!