Saltatu eta joan eduki nagusira

Eskolako gela berrien inaugurazioa

    Datorren ostiralean, azaroaren 19an, eskolako eraikinaren zati berria inauguratuko dugu. Ilusio handiz gure lau gela berriak erakutsi nahi ditugu, eta horretarako gonbidapen bat luzatu dugu. Dantzariak, musika eta bertsoak izango ditugu, eta ondoren hamaiketako goxo bat. Hona hemen "Trikubak" gelakoek egindako gonbidapen-bertsoak, bertsolariarekin batera:

Egin nahi genituzke         Eskola berritu ta          Ate berri bat dago          Azaroak hemeretzi
gure aurkezpkenak,         txikitik haundira,           bertatik bertara,               inaugurazioa,
gu gera Adunako            gure herri txikia             nahi duzunen etorri        nahi dunak izango du
hamairu hobenak.            haunditzen ari da.        gure eskolara.                  hamaiketakoa.



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.