Saltatu eta joan eduki nagusira

Eskolako inaugurazioa

Gaur, gure eskola handitu dela eta lau gela berri estreinatu ditugula ospatu dugu. Proiektu hau gauzatu ahal izateko parte hartu zuten pertsona guztiak gonbidatuak izan dira, eta hemen egon gara bertsoak entzuten, dantzariekin, musikarekin, eta abarrekin.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu egun hau hain ondo ateratzen lagundu duzuen guztioi. Bereziki gure ikasleei, bertsoak prestatzeagatik, dantzatzeagatik, musika jotzeagatik... azken finean haien lana ezin hobea izan delako eta jarrera bikaina izan dutelako.

Egon zaretenontzat eta etorri ezin izan zaretenontzat, hemen jarri dizkizuegu bertan ateratako argazkiak eta bideoak.



"Hitza" on-line aldizkarian azaldutako albistea ere irakur dezakezue. (Estekan klik egin)




(Konexio motaren arabera, hobeto ikus ahal izango dira)

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.