Saltatu eta joan eduki nagusira

Jon Maia eskolan

Urriaren 28an, Jon Maia etorri zen gure eskolara, berak izandako abenturak gurekin partekatzeko. Guk San Juan baleontziari buruz lan egin genuen eta txikiek Beothuk ipuina irakurri zuten. Beraz, gure zalantzak argitzera etorri zen.


Lehenengo, hegazkinez Quebec-era bidaiatu zuten; eta hortik, Red Bay-eko kostaldetik, Labrador penintsularaino txalupaz. 46 egunez egon ziren bidaiatzen, eta gauero uharte batera joaten ziren lo egitera. 10-12 ordu inguru egoten ziren arraunean, baina haizea zegoenean txalupa bere kabuz zebilen. Nolako bidaia izan zuten, nolako baldintzak izan zituzten eta zer ikusi zuten kontatu zigun. Adibidez, ezin zutela dutxatu, ez zutela arroparik aldatzeko eta beste hainbat gauza. Eta gainera, euskaldunek utzitako aztarnen argazkiak erakutsi zizkigun, esaterako, labeak.
Oso gustura egon ginen. Gauza berri pila ikasi genuen, eta jakin-minez geratu ginen. Eskerrik asko etortzeagatik, Jon Maia!

Iruzkinak

  1. Jon Maiak esan zizkigun kontu guztien sinopsia arras ongi egin duzue LH 5 eta LH 6 mailakoek. ZORIONAK!!!

    ErantzunEzabatu
  2. Jon Maia eskerrik asko adunara etorri eta abentura kontatzeagatik. Olentzerori behotuk ipuina eskatuko diogu ta zure abenturak irakurriko ditugu, eskerrak opariagatik!
    Non dira Kanadako indioak?Nahiak hau galdetzen du!

    ErantzunEzabatu
  3. Joanes eta peru arrituta gelditu ziren. Egunen batean kanadara joango gara hango indioak ezagutzera. Mila esker jon maiari eta irakasleeri.

    ErantzunEzabatu
  4. politta izan zen Jon Maiaren bixita, gainera etxean genuen Beothuk liburua sinatu zigun.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.