Saltatu eta joan eduki nagusira

Liburuaren eguna

Gaur Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna da eta Adunako Lehen hezkuntzako ikasleak Donostiara irteera egin dugu. 9:15ean autobusa etorri zaigu bila.
Autobusa hartu eta Donostiara abiatu gara. Lh1,2  fnac-eko liburu dendara joan dira. Lh3,4,5 eta 6 ekoak elkar dendara.
Ondoren, Gipuzkoa plazako parkera joan gara denak. Bertan, arrapaketan jolastu gara.
Azkenik, autobusa hartu eta etxera bueltatu gara.



Oso ondo pasa dugu!!!
 Idazleak:Markel eta Lander

Iruzkinak

  1. Liburu politak erosi eta ikusi ditugu. Desastre total, los futbolisimos, las aventuras julie verde eta 14 liburu geiago.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Aintzanek esan duen moduan... pantailak ondo daude baina momentu askotan liburu eder bat askoz interesgarriagoa.

      Ezabatu
  2. Oso ondo pasa dugu eta orain, erositako liburuak, eskolan irakurriko ditugu.
    Guri asko gustatzen zaizigun liburuak hauek dira:Dragon ball, NIKKI,cupcake...

    ErantzunEzabatu
  3. Oso ondo dago liburuak erostera joateko ohitura hau. Umeei liburuz inguratuta egotea eta bakoitzari nahi duen liburua erosteko aukera ematea, irakurtzeko zaletasuna areagotzen laguntzen du.
    Beraz, badakizue asteburuan makinitak utzi eta denak irakurtzera!!!

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.

Jaialdia 2016 (2. emanaldia)

Larunbatean, jaialdia ospatu genuen. Maila guztietako ikasleak bertsoak, abestiak eta antzerkiak eskaini zizkiguten. Bazkaltzeko orduan ere anbiente ederra eduki genuen: Hasteko agurrarekin hasi ginen eta aurresku hunkigarri bat prestatu zuten guraso elkartekoek eta bazkaldu ondoren karaoke errezitaldia egon zen. Egun polita pasa genuen elkarrekin! ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, gurasoak, aitona-amonak,...