Joan den larunbatean, eskolako Baskoteli gelakoak Donostiako Tabakaleran egon gara Scratch eguna ospatzen. Bertan, ikasturtean zehar egindako lanak erakutsi dizkiegu hurbildu diren pertsonei. Primeran pasa genuen eta oso esperientzia aberatsa izan zen. Ea datorren urtean berriro ospatzen dugun!
Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek programan parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!!
Oso lan politak egin dituzue!!! Zorionak!!!
ErantzunEzabatuFamilientzat antolatuta zegoen tailerrean, scracht-en aritzeko lehen pausoak emateko aukera izan genuen. Bide batez, Tabakalera ezagutzeko aukera paregabea.
ErantzunEzabatuGoiz pasa ederra egin genuen Tabakaleran, eta Scracht teknika zer den ere ikusi genuen gure ikasleei esker. Oso interesgarria!!!
ErantzunEzabatu