Saltatu eta joan eduki nagusira

Arrikrutz Oñatiko kobak

Gaur goizeko 9:00etan autobusa hartu eta bizi-bizi Arrikrutzera joan gara.
Bertako gida jatorrek, Miren eta Borjak, hainbat kontu esan dizkigute.
Orain dela 20.000 urte euskal herrian nola bizi ziren kontatu digute eta garai hartan egiten zuten bezalaxe, marrazkiak ere egin ditugu.

Iruzkinak

  1. Zein interesgarria gure arbasoak non eta nola bizi izan ziren ezagutzea. Gure etxekoak oso-oso gustora ibili ziren.

    ErantzunEzabatu
  2. Bikain!! Gurea ere bai. Horrelakoak egitea beti merezi du. Segi horrela

    ErantzunEzabatu
  3. oso interesgarria zen, eta oso ondo pasa genoen.

    ErantzunEzabatu
  4. Oso interesgarria zen. Eta ondo pasa genuen

    ErantzunEzabatu
  5. Ze ondo pasa genuen kobazuloak ikusten

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.