Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2018

Aio 2018!

2018 urte hau bukatzear dagoenean, gure zorion agurrik beroena helarazi nahi dizuegu.  Eguberri on, eta urte berri ondo hasi! 

San Tomas eguna

Urtea talo janaz bukatu dugu, San Tomas eguna ospatuaz. Herri hau berezi egiten duen auzolanari esker aurrera atera dugu talojana. Ikasleak gustora, gurasoak nola ez! MIla mila esker parte hartu duzuen guztioi

Oharra

Berritsu irratia zuzenean! Bihar, abenduak 19, arratsaldeko 14:45etatik aurrera Berritsuren urteko azken emanaldia izango dugu, zuzen-zuzenean!!  Beti bezala gonbidatuak zaudete entzun eta parte hartzera!!!

San Tomas eguna!

BABARRUN JANA

Abenduak 3an babarrun jana egin genuen.Bertako babarrunak, bertan aletuta eta elkartean goxo goxo prestatuta. Primerako eguna pasa genuen.Bapo jan ondoren, herri kiroletan ibili ginen eta Ahobizi eta Belarriprest kanta ere dantzatu genuen.

Robotika- mailua (2)

Oraingoan, talde baten prozesua duzue hau. Hasieran, emandako erronkaren baldintza bati erantzuna ematen dion bideoa duzue: legorekin eta engranajeekin mailu bat egin dute eta martxan dabil. Baina, erronka zera da: engranajeekin mailu bat egitea. Eta ahal den xinpleena. Hemen bigarren bideo, erronkari eta buruko engranajeei buelta batzuk eman eta gero,  ateratako mailua.

Robotika- mailua (1)

Nagusien gelakoak matematikan multiploekin lanean hasi eta bizitza errealean nun topatu genezakeen galderari erantzunez, erronka bat sueratu zitzaigun. Mirandaolako Burdinolako mailuak bere engranajeetan multiploak ditu, eta hori nola? Lego eta Scratchetaz baliatuz, hemen gure mailu-robotak!

Kontu Kontari

Mimo handiz atondu genuen eskolako sarrera, Adunako ezaugarri den auzolanari esker, batek lorontzia, besteak, sardea, nik badut etxean saskia....eta poliki poliki, gure sarrera, baserri baten ataria irudikatu nahiean, eskola Eskolenea baserria bihurtu genuen.  Bihotz bihotzez, eskerrak eman nahi dizkizuegu lauroi gure gonbidapena jaso eta prest azaldu izanagatik. Juan Kruzen familiak zuen Adunako telefono bakarra, Bibik aldiz, pelotan denei irabazten zien, Maddi ikasle garaitan, eskolako alde zaharrean egoten ziren eta Egoitz berriz, Uztartzan orain jantokia den lekuan jasotzen zituen eskolak....Zenbat aldatu den Aduna! Benetan, zuekin Aduna lehen nolakoa zen imajinatzera iritsi ginen, zuen txikitako abenturak entzutea zoragarria izan zen! 

Kontu Kontari

Dakizuen bezala, hurrengo astea nahiko berezia izango da. Hasteko, astelehenean Euskararen Eguna ospatuko dugu, horretarako hainbat ekintza berezi antolatu dugu: babarrunjana, herri kirolak, Ahobizi/Belarriprest dantza... Ekintza bereziekin jarraituz, asteazkenean, abenduak 5, KONTU KONTARI izena jarri diogun tertulia bat antolatu dugu. Honetara, Adunako belaunaldi ezberdinetako hainbat herritar gonbidatu ditugu, horien artean, Juan Kruz Igerabide, Bibi Tejeria, Egoitz Aburuza eta Maddi Esnaola. Hauek, Aduna lehen eta orain nola dagoenari buruz hitz egingo digute.  Gonbidatuta zaudete! 

BASO ESKOLA ALKIZAN

BASO  ESKG  LA JOAN  GINEN ALKIZAAR  TXABO  LA  BAT GENUN  ONDO  PASA  GINUN,

MY FAVORITE FARM ANIMAL

My favorite farm animal is chick. It’s yellow. Chicks eat corn. Chicks fly.  By: Urko

English radio

On Friday in "English corner" Amaia and Inhar were talking with Rhodri because we wanted to know what he knew about Aduna.

Pezeta Problema

Egun on! Ogiaren Ibiliaren aurkezpenean problema bat azaldu zitzaigun:  "Angel Elduayeni, gaztetan, 8 orduz lan eginez 8 pezeta ematen zizkioten.   Eta hori, eurotan zenbat da? "   Entzunaldi honetan Adunantxoek problema nola ebatzi zuten duzue.

Berritsu irratia 24. emanaldia

Gaur, Joneren aitona Joxe Mari eta Torre baserriko Bibiri egin diogu elkarrizketa. Oso gustura egon gara beraiekin berriketan. Mila esker gure irratira etortzeagatik!!! Amai S., Jone, Inhar, Eñaut, Xela, Izar, Amets eta Mattin izan dira irratsaio hau prestatu duten artistak. Oso polita atera zaigula uste dugu. Ea gustatzen zaizuen?

MY FAVONRITE FARM ANIMAL IS???

My favonrite farm animal is a horse. It's brown and black. Horses eat vegetables like grass. Horse rum and kick. By arkaitz

My favourite farm animal

My favourite farm animal is a RABBIT. It's white and light brown. RABBIT eat vegetables like  carrots. RABBIT walk and jump.   BY LAIA

Favourite Farm Animal

My favourite farm animal is a bull. It's white and brown. The bull eats grass and it walks and jumps. By Mattin

What is it?

My favorite animal can be a lot of colours. It lives in trees. It doesn't swim but it can fly and run. It isn't a predator. It eats meat. It has big eyes. What is it? By Aiora

Euskararen eguneko abestia

Badator, badator euskeraren eguna. Aurten ere abenduak 3an gurekin ospatzeko gonbitearekin gatoz. Egun horretan  "Ahoa bizi belarri prest" dantza egingo dugu. Beraz, hemen dituzue dantzaren pausoak eta abestia. Animatu eta parte hartu gurekin!! Gora euskara!!

AZOKA

Kaixo lagunak! Taldean egindako lana eta hurbildu zinetenei eskerrak, gure postuak huts hutsik gelditu ziren, bihotz bihotzez, mila esker! Hemen ikusgai duzue igandeko azokaren inguruan egindako bideotxoa. Gozatu!

What is it?

My favorite farm animal is brown, black, and white. It lives on a farm. It doesn't climb trees, swim or fly, but it runs. It isn't a predator. It eats meat.                                                                               What is it? A B         C D

Fruta eguna prestatzen

Ostegunean, fruta eguna ospatzen dugu eta Adunako "TODOTODO"ra joan gara fruta erostera. Fruta erosi aurretik zenbat izango garen kontatu dugu, ze fruta garaia den aztertu, zenbat fruta erosi behar dugun kalkulua egin eta brotxetak nola egingo ditugun hitz egin dugu. Plastikoak ez erabiltzea ere adostu dugu. 

Jangela

2018 ikasturtean Adunako eskolan jangelan bazkaltzen gelditzen direnen AZAROAKO menua honako hau duzue. OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke.

El Principito

Dakizuen bezala, iazko ikasturtean Martziano gelakoek "El Principito" liburua irakurri ostean, Stop Motion teknika erabiliaz bideo bat egin genuen. Hau leer.es web orriak antolatutako Bibliothraileer lehiaketara aurkeztu genuen eta lehenengo saria jaso zuen.  Hemen duzue gure altxorra, gozatu! 

English radio

This year Rhodri Thomas from England is going to be with us teaching English. On Friday in "English corner" Alaitz and Irati Polo were talking with Rhodri because we wanted to know more about him.

Berritsu irratia 23. emanaldia

Alaitz, Irati, Lohitzun, Denis, Ugaitz, Julen, Xuhar eta Laiari egokitu zaigu irratsaioa egitea. Jon Ander Belamendia, Adunako gaztea elkarrizketatu dugu eta oso gustura egon gara berarekin berriketan. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi izan ezkero, beheko estekan duzue entzungai. Jon Ander Belamendia ikasleekin

OHARRA

Ostiral honetan, azaroak 26, arratsaldeko 14:45etatik aurrera Berritsu irratiaren 23. emanaldia izango dugu, zuzen-zuzenean!! Jon Ander Belamendia herriko gaztea elkarrizketatuko dugu eta beti bezala gonbidatuak zaudete entzun eta parte hartzera!!!  Animatu!!! Frekuentzia: 98.2 FM

Sofi Belgikarra gure eskolan

Arene, Izaro, Uxue eta Markelen etxean dagoen Sofi Belgikarra eskolara etorri zitzaigun ostiralean eta oso gustura egon ginan berriketan.

Herriko ingurunea ezagutzen eta gozatzen

Ikusi argazkiak zer ondo pasatzen dugun!!!

BARATZEKO UZTA

UDA AURRETIK LANDATUTAKO LANDAREEK , BERAIEN UZTA EMATEN ARI DIRA ETA GU MAJO APROBETXATZEN ARI GARA.

Jangela

2018 ikasturtean Adunako eskolan jangelan bazkaltzen gelditzen direnen URRIAKO menua honako hau duzue. OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke.

Abezedario titirijaio

Izenburu duen liburuarekin gure herriko bizilagun den Juan Kruz Igerabide idazleak Haur eta Gazte Literaturako Espainiako saria irabazi du. Eskolatik, bihotz bihotzez, ZORIONAK!!

Adunatarrak kotxerik gabeko eguna errebindikatzen

Aurten ere 3., 4., 5. eta 6. mailakoak eskolatik atera eta bizikletan gozatu ederra hartu dugu. Zizurkilen eta Billabonan beste eskolako ikasleekin elkartu gara eta oso ondo pasa dugu.  Hamaiketako goxo bat ere eman digute: Gazta bokadiloa, sagar zukua eta sagarra. Inbidia pixka bat pasa nahi baduzue, honako bideo hauek ikusi!!!

Baratzaren laguntzaileak

Kaixo blogariak!  Ikasturte berria eta talde berria. Aurrena, gure burua aurkeztuko dugu, ez zaizue iruditzen?  Gu Adunantxoak gara, 3. ziklokoak, eskolako nagusienak. Gogotsu eta asmo berriekin hasi dugu ikasturtea, baratzari errepaso bat eginez! Baratzaren laguntzaile bihurtuta jarraian duzuen liburuxkan ikus ditzakezue gaur goizean egindako azterketa, ikusi ditugun arazoak eta gure aldetik ditugun hobetzeko proposamenak ere. Zuen aldetik erremedio naturalen bat edo baldin badakizue, ongi etorriak izango dira.

Jangela

2018 ikasturtean Adunako eskolan jangelan bazkaltzen gelditzen direnen IRAILEKO menua honako hau duzue.  OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke.

KURTSO HASIERA

KAIXO, LAGUNOK,GAUZA BERRIAK IKASTEKO ETA ONDO PASATZEKO ASMOAREKIN HASI DUGU KURTSO BERRIA.UDARA ETA GERO, LAGUN GUZTIAK ELKARTU GARA BERRIZ ERE.ELKARREKIN JOLASEAN IBILI GARA.IKUSI, IKUSI ZE AURPEGI IRRIBARRETSU DITUGUN.

Flemingeko ikasleak zozketako sariarekin

Aste honetako Berritsu irratiaren 22. emanaldian Fleming ikastetxeko Hodeiri egokitu zitzaion saria. Hemen daukazue bere ikaskideekin saria jaso zuen momentua! Datorren ikasturtean ere animatu parte hartzera!!!

Ogia

Hirugarren hiruhileko honetan, Martziano gelakoek, Elikadura eta Osasunaren barruan, OGIA gaia landu dugu. Dakizuenez, Lohitzunen ama, Leire, okina da, eta nola ez, aukera hau ezin genuen galdu eta Amezketara joan ginen Leireren lanbidea ezagutzera baita ogia egitera ere!  Jarraian egindako bidaiaren bideoa, elkarrizketa eta gelakoen ebaluazioa duzue ikusgai, baita gelakoek egindako lana ere. Gozatu! Ekainaren 7an abtiu ginen Adunatik Amezketara Leireri bere lanbideari buruzko hainbat galdera egin genizkion  Ikusi zein nolako esperientzia bizitu zuten eta zer nolako balorazioa egin zuten!    Bukatzeko, denon artean egindako lantxoa

Berritsu irratia 22. emanaldia

Aiora, Julen, Izaro, Lander, Irati P., Markel, Denis eta Peruri egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Leire Olaberria eta Abraham Olano elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

Chocolate chip muffins

This is Jamie Oliver, a very famous chef from United Kingdom. Apart from being a great chef, he sings and plays the drums. In 2005, Oliver started a "Feed Me Better" campaign for children to eat healthy foods and cut junk food. He has worked in television, has written many books and has 15 restaurants. We leave one of his recipes for you to do at home. Chocolate chip muffins Ingredients olive or rapeseed oil 375 g plain flour 1 tablespoon baking powder ½ teaspoon baking soda 10 tablespoons unsalted butter 200 g sugar 2 large free-range eggs 360 ml natural yoghurt 2 generous handfuls of chocolate chips POMEGRANATE ICING 1 splash of pomegranate juice 2 tablespoons icing sugar Method Preheat the oven to 190ºC/gas 5. Grease your muffin tin(s) lightly with oil. Sieve the flour, baking powder and soda, and ½ teaspoon of sea salt and set aside. In a large bowl, cream the butter and sugar together, beating until fluffy. Add t...

Oharra

Berritsu irratia zuzenean!! Bihar, ekainak 13, arratsaldeko 14:45etatik aurrera Berritsu irratiaren 22. emanaldia izango dugu, zuzen-zuzenean!! Leire Olaberria eta Abraham Olano txirrindulari bikainak elkarrizketatu ditugu. Beti bezala gonbidatuak zaudete entzun eta parte hartzera!!! Frekuentzia: 98.2 FM Hona hemen aurrerapen gisa irratiko elkarrizketa ostean ikasleekin egindako berriketaldiaren zatitxo bat. Animatu irratsaioa entzutera!! Eskerrik asko Leire eta Abraham!!!

Atlestismo

Izaro, de la gela de los marcianos,  quiere compartir con nosotros la presentación que hizo sobre el atletismo, adelante!  

Irratirako gonbidatua

Zein izango da gure  Berritsu Irratiko hurrengo gonbidatua?  ¿Quién será nuestro próximo invitado en la radio? 

Txirrindularitza

Lohitzunek, Kirola gaiaren barruan, txirrindularitza aukeratu eta 3 min aurkezpena horri buruzkoa egin du. Jarraian bideoa duzue ikusgai!

Piragüismo

¿Queréis saber algo más sobre el piragüismo? Aquí tenéis a Aiora y su presentación . Esperamos que os guste tanto como a nosotros!

Igeriketa

Alaitzek, igeriketari buruzko aurkezpen txukun bat egin du. Hemen duzue ikusgai!

Tenisa

Hemen, Inharrek egindako lana tenisari buruzkoa. Ikusi zer nolako lana egin duen!

ARGIAK DISDIRA

  HODEI ANER ARAITZ  AINHOA LAIDA PAULE ARGIAKDISDIRA.           

Badminton

Badminton kirola ezagutzen?  Landerrek kirol honi buruzko aurkezpena egin du, ikusi! 

Halterofilia

Ibai Elduayen, Martziano gelakoak, Kirola gaiaren barruan Halterofiliari buruz egin du aurkezpena. Hemn duzue egindako lan itzela!

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

KAXKAMELON TXORIMALOA

KAXKAMEL    ONTXORIMALOA BARATZEAN   KARRIUGU. (Kaxkamelon txorimaloa baratzean jarri dugu.)

Oharra

Berritsu irratia zuzenean!! Ostiral honetan, maiatzak 25ean, arratsaldeko 14:45etatik aurrera Berritsu irratiaren 21. emanaldia izango dugu, zuzen-zuzenean!!  Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre sokatiralari bikainak elkarrizketatuko ditugu. Beti bezala gonbidatuak zaudete entzun eta parte hartzera!!! Etxeko entzuleak animatu zaitezte diskoen eskaintzan eta lehiaketan telefonotik deituz parte hartzen!!! Frekuentzia: 98.2 FM

Booktuberrak

Joanes eta Lnaderrek honako bideoa prestatu dute irakurritako liburuak gomendatuz. Ez galdu  beraien gomendioa! 

Booktuberrak

Gaurkoan, Amaiak eta Iratik pare bat liburu gomnedatuko dizkigute. Aurrera neskak!!

UR Zizurkilen

Asvineneara etortzerik izan ez zenutenontzat, larunbat honetan duzue aukera UR antzerkia ikus ahal izateko. Atxulondo Kultur Etxean, goizeko 11:30tan izango da emanaldia.  Ez galdu!! 

Booktuberra- Pesadillas

Egun on denoi!  Ni Peru naiz eta Pesadillas liburua gomendatzera noa. Aio! 

JOANA ETA IKERREN BISITA, IPUIN KONTALARIAK

NI NEU GALTZETA JOANAETAIKER IUINA OTAZETA EOIUTZ. USORA EONIN. ESKEIASO. (JOANA ETA IKER IPUINA KONTATZERA ETORRI ZIREN. GUSTURA EGON GINEN. ESKERRIK ASKO .)