Saltatu eta joan eduki nagusira

Amets Bat


Atzo Zubietan izan ginen eskolako 4., 5. eta 6. mailakoak Amets Baten eskutik. Hona hemen atzoko eguneko laburpen txiki bat. 

- Elgoibarreko lagunak egin genituen. 
- Entrenamendu txikia egin genuen. 

- Zubietako instalakuntzak ikusi genituen

-  Emozio asko izan genuen entrenamendua ikustean
Jokalarien sinadurak lortu genituen.
- Nesken eta mutilen entrenamendua ikusi genuen.
- Igor Zubeldia eta Nuria Mendozari galderak egin genizkien. .
- Txurdin ezagutu genuen. 
Bazkaldu ondoren futbolean aritu ginen
-  Igandeko partidurako sarrerak eman zizkiguten.

Gehien gustatu zitzaiguna:
- Jokalariekin egotea.
- Txurdin ezagutzea eta bere atzetik korrika egitea gustatu zitzaigun.
- Igandeko partidarako sarrerak lortzea.


Hemen dituzue atzoko argazkiak eta bideoa

Iruzkinak

  1. Aupa Erreala eta Adunako Erreal-zaleak!!! Lehengo igandean nesken partiduan bezalaxe, hontan ere denok Anoetara mutilei animatzera.

    ErantzunEzabatu
  2. Aupa adunako Erreal-zaleak!!!

    ErantzunEzabatu
  3. Aupa erreala eta Adunako heri eskola

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Ikasturte amaierako jaialdia🎊🥳

Ekainaren 14an ospatu genuen gure eskola komunitatearen ikasturte amaierako jaialdia, eta benetan egun berezia izan zen guztiontzat. Urte osoan zehar egindako lanaren ostean, momentua iritsi zen elkarrekin ospatzeko eta 6. mailako ikasleei agur hunkigarria egiteko. Goizean, jaialdia jolasekin hasi genuen frontoian. Ondoren, ikasleen eta familien aurrean agurra egiteko unea heldu zen. 6. mailako ikasleek eskolari agur esateko une berezia izan zuten ere. Sorpresa berezi bat prestatu ziguten: Saturday Night abestia dantzatu zuten, eta denok txaloka eta animatzen aritu ginen.💃🕺 Eguna borobiltzeko, bazkari goxoa izan genuen eta jai giro aparta izan zen. Bingoa, apustua, musika... girotu zuten arratsaldea.🎤 Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta bereziki 6. mailakoei, zorte on etapa berrian!

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.